Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Masek alderdiak eta erakundeak bilduko ditu gaur, kontsulta hizpide

CiU, ERC, PSC, ICV-EUiA eta CUP alderdietako ordezkariek hartuko dute parte bileran. PPC eta Ciutadans ez dira joango.
Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE

Katalunian independentziari buruzko herri galdeketaren alde dauden alderdietako buruak, diputazioen presidenteak eta hainbat herritako alkateak Artur Mas Generalitateko presidentearekin bilduko dira gaur, erabakitzeko eskubidea eta hori nola gauzatu hizpide.

Kontsultaren aldeko lehen goi-bilera honetan, CiU, ERC, PSC, ICV-EUiA eta CUP alderdietako ordezkariek hartuko dute parte. PPC eta Ciutadans izango dira joango ez diren bakarrak.

Ostiralean, PSCk Konstituzioa erreformatzeko proposamen bat aurkeztu zuen, Espainiako Estatuan federalismoa ezartzeko. Besteak beste, Konstituzioak hainbat erkidegoren "berezitasunak" aitortzea eta erreferendumak deitzea legezkoa izatea proposatu zuten.

Francesc Homs Presidentetza kontseilariak txalotu egin du alderdi gehienek parte hartzea gaurko bileran, eta PP "gauzak aldatu nahi dituztenetatik kanpo" geratu dela deitoratu du.

Bilera Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionalaren sorburua izango da, hau da, independentzia prozesua prestatzeko eragile politiko, ekonomiko eta sozialak bilduko dituen platafaformaren sorburua.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X