Memoriaren Institutua sortzea adostu dute EAJk eta PSE-EEk
Memoriaren Institutua sortzea adostu dute EAJk eta PSE-EEk, gaur EiTBk jakin duenez. Gaur, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, EH Bildu eta PPko ordezkariekin bilduko dira jeltzale eta sozialistak, testua aurkezteko. Izan ere, ahalik eta babesik zabalena lortzea bilatuko dute Memoriaren Institutua sortzeko.
Adostutako testuak ez du aldaketa handirik, aurreko legealdian adostu zuten testuarekin alderatuz gero, baina beste izen bat izango du: Memoriaren eta Elkarbizitzaren Institutua izango da, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideena baino.
Honakoak, 1960 eta 1978. urte artean motibazio politikoko indarkeriak eragindako biktimak ere jasoko ditu. Izan ere, historian zehar Euskal Herrian izandako indarkeria mota guztiak jaso nahi ditu testuak: Gerra Zibilekoak, diktadurakoak, ETArenak eta terrorismoaren aurkakoenak, “guztiek sufrimendu bera” dutela ulertuta.
Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoan izango du egoitza, baina zehaztu gabe dago oraindik. Hala ere, alor horretan esanguratsua izan litekeen kokalekua aurkitu nahi dute.
Helburua: Memoria bermatzea eta gertatutako sufrimendu guztia ez dadila “plaka edo oroitarri” batera mugatu.
EAJk eta PSE-EEk babesik lortuko ez balute ere, Legeak aurrera egingo luke, bien aldeko botoak nahikoak baitira Legebiltzarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak izan dituzte Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta hark erantzun dio alderdiaren sortzailea "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.