Administrazioaren erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza: 'Administrazioa % 20 murrizteko plan bat daukagu'

Erkorekak esan duenez, Gobernu espainiarraren planarekin bat egiten du punturen batean, baina "inolaz ere" ez dute Arartekoa eta Kontuen Auzitegia kenduko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Josu Erkoreka: 'Euskadiko administrazioek bide propioa daukate'

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, euskal Gobernuak badauka sektore publikoa berregituratzeko plan bat, aipatu dituen datuen arabera, egitura % 20 murriztea aurreikusten dute plan horretan, eta "ez dago (Jaurlaritza) Administrazio zentraletik etortzen denaren zain".

Erkoreka Artxandan (Bilbon) Gerra Zibilean hildako gudariei egindako omenaldi batean izan da. Bertan, bozeramaileak Gobernu espainiarrak atzo, ostirala, onartutako Administrazio Publikoen Erreforma izan du hizpide.

Erreforma honek, Erkorekaren esanetan, "Eusko Jaurlaritzaren berregituratze planarekin bat egiten du zenbait puntutan, baina ez lirateke gauzak nahastu behar".

Esaterako, Eusko Jaurlaritzak ez du "inolaz ere" Arartekoa eta Kontuen Auzitegia kenduko, "euskal gizartean errotuta dauden erakundeak dira eta funtzio eraginkorrak dituzte", gaineratu du Erkorekak.

Bozeramaileak gogorarazi duenez, EAJ Jaurlaritzaren gidaritzara heldu zenean, orain dela urte erdi, goi-kargudun kopurua murrizteko plan bat aurkeztu zuen; horrezkero, "goi-kargudun eta gertuko pertsonal kopurua % 20 murriztu dugu, aurreko Jaurlaritzarekin alderatuta".

Halaber, Josu Erkorekak azpimarratu duenez, Estatutuak ahalbidetzen duen norberak antolaketzeko eskumena du Euskadik, "eta ez diogu horri uko egingo. Gobernuak erkidegoentzat proposatzen duena proposamen hutsa da, eta erkidegoek onartuko dituzte ala ez".

 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X