Astearte honetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sektore publikoa % 25 murrizteko plana azalduko du Urkulluk

Euskal administrazio publikoaren eta menpeko erakunde guztien egitura % 25 murrizteko egitasmoa aurkeztuko du lehendakariak astearte honetan.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

Euskal administrazio publikoaren eta menpeko erakunde guztien egitura % 25 murrizteko egitasmoa aurkeztuko du Iñigo Urkullu lehendakariak astearte honetan. Murrizketa lanpostuak deuseztatu gabe egiteko borondatea du Exekutiboak.

Estrategiaren berri iragan urtarrilean eman zuen Eusko Jaurlaritzak, eta egitasmoa astearte honetan onartuko du Exekutiboak. Josu Erkoreka Justizia sailburuak eta Ricardo Gatzagaetxebarria Hazienda sailburuak lehendakaria lagunduko dute agerraldian.

Eusko Jaurlaritzak eta entitate eta elkarte publiko guztiek % 20 goi-kargudun gutxiago dituzte dagoeneko.

Murrizketak sektore publikoko 79 entitateri eta 132 elkarteri eragingo die.

Besteak beste, Osakidetza, EiTB, URA, Lanbide, Eustat eta Emakunderi eragingo die neurriak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X