Armak entregatzeko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortu: 'ETAk aurrerapauso gehiago emango ditu datozen hilabeteetan'

Hasier Arraizek esan du Rajoyren Gobernuaren jarrera “negargarria” dela. “Immobilismoan mantendu da, ETAk armak entregatu ez dituela argudiatuz”, adierazi du.
Hasier Arraiz (Sortu). EFE.
Hasier Arraiz (Sortu). EFE.

Desarmearen norabidean ETAk ‘aurrerapauso gehiago’ emango ditu datozen hilabeteetan, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak adierazi duenez. Bestalde, Espainiako Gobernuaren “immobilismoa” gogor kritikatu du eta bere alderdiak “Euskal Herriarentzat” akordio berriak bilatuko dituela iragarri du.

Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan, Arraizek esan du Rajoyren Gobernuaren jarrera “negargarria” dela. “Immobilismoan mantendu da, ETAk armak entregatu ez dituela argudiatuz”, adierazi du.

"Dagoeneko ETAk esan du bere desarmea aurrera eramateko prest dagoela, beti ere modu antolatu eta ordenatu batean egiten bada. Estatuak desarme horretan parte hartu nahi du, modu batean ala bestean, desarmea egiaztatzeko helburuarekin", azaldu du.

Harraizen ustez, “paradoxikoa da” borroka armatua utzi duen erakunde batek armak utzi nahi izatea eta Gobernuak desarme prozesu horri heldu nahi ez izatea”.

Datozen hilabeteetan ETAk “aurrerapauso gehiago” emango dituela uste du Sortuko presidenteak, Lokarri eta Bake Bideak adostutako ondorioak jaso ondoren. Bere azken agirian, ETA ondorio horiei ekarpenak egiteko prest agertu dela gogoratu du koalizioko presidenteak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X