Arenasek eta Cascosek gainsoldatak jaso izana ukatu dute
Javier Arenas eta Francisco Alvarez Cascos PPko idazkari nagusi ohiek alderdian ezkutuko kontabilitatea egon izana ukatu dute; halere, diru-emarietan kontrolik ez zutela esan dute, hori diruzainaren kontua zela uste zutelako.
Epailearen aurrean egindako deklarazioan, biek Barcenasen paperetan azaltzen den diru kopurua jaso izana ukatu dute, eta PPtik jaso duten guztia Ogasunari deklaratu diotela nabarmendu dute, iturri juridikoek adierazi dutenez.
Enpresari kontratisten emarien kontrolik egin ez zutela azaldu dute, Alderdien Finantzaketa Legea eta Hauteskunde Erregimenaren Legea ez urratzeko, hori diruzainaren lana zela uste zutelako.
Halaber, Arenasek ukatu egin du, berak ez duela hala hitz egiten argudiatuta, Luis Barcenas diruzain ohiak uztailaren 15ean deklaratutakoa egia izatea. 2010eko martxoan B kaxako "soberakina" likidatzean 4.900 euro eman zizkiola esan zuen Barcenasek, eta Arenasek honako hau erantzun ziola: "Mutiko, hartu itzazu, gutun-azal batean sartu eta presidenteari eman. Hark jakingo du zer egin".
Paez PPko gerente ohiak diru beltza jaso zuela onartu du
Cristobal Paezek Luis Barcenasen lekua hartu zuen PPko gerentzian eta karguan egon zen 2009 eta 2010 artean. Gerente ohiak diru beltzean bi ordainketa jaso zituela onartu du, 2007ko apirilean eta 2008 ekainean. Guztira, 12.000 euro kobratu zituela esan du, epaitegietako iturriek aditzera emandakoaren arabera.
Paezena eguneko bigarren galdeketa izan da. Horren aurretik Antonio Ortiz PPko kutxazainak deklaratu du. Ortizek ukatu egin du PPn kontabilitate ezkuturik egon eta diru horrekin gainsoldatarik ordaindu izana.
Cascos Poliziak babestuta atera da Auzitegi Nagusitik. Auzitegi Nazionalaren eta Recoletos Pasealekuaren arteko 50 metroak motel eta isilik egin ditu Cascosek, kazetarien galdera artean, baina hitzik esan gabe.
Inguruan Poliziako agenteak zihoazen, Auzitegiko inguruetan elkartu diren pertsona batzuek irainak egiten zizkioten bitartean. Ondoren, zain zuen auto batera sartu da, eta alde egin du.
Barcenasen New Yorkeko kontu bat, blokeatuta
Luis Barcenasek TMQ Capital sozietatean duen dirua blokeatzeko agindua eman du Ruz epaileak. Diru hori HSBC bankuan dituen kontu korronteei lotuta dago. Horrez gain, La Moraleja argentinar sozietatean duen dirua zein banketxeri lotuta dagoen ikertzeko agindua ere eman du epaileak.
Cospedalen deklarazioa, asteazkenean
Fiskaltzak Cospedalen galdeketari bakarrik eman zion oniritzia, baina Ruz epaileak Arenas eta Alvarez Cascos deitzea justifikatu zuen, alderdiaren agintean zeudenean ere ustezko B kontabilitatea eman zelako. Ruzen hitzetan, Arenas eta Cascosen deklarazioa "egokia, baliagarria eta beharrezkoa" da, gertatutakoa argitzeko garaian.
Izan ere, uztailaren 15ean, Luis Barcenas PPko diruzain ohiak ordura arte esandakoei buelta eman eta PPk ezkutuko kontabilitatea zuela konfirmatu zuen. Horrekin batera, gainsoldatak kobratzea ohikoa zela eta alderdiko idazkari nagusiek zein idazkariordeek horren berri zutela ere adierazi zuen. Barcenasen hitzetan, PPko goi-kargudunek maiz kobratzen zituzten gainsoldatak.
Epaileak ikerketa mugatu du
Zitazio-autoan, Ruzek Arenasen eta Alvarez-Cascosen galdeketak justifikatu egiten ditu, nahiz eta bien agintaldiak instrukzioak mugatutako ikerketaren epearen aurrekoak izan. Epaileak uste du "informazio esanguratsua" emateko moduan daudela biak.
Hala ere, magistratuak auziaren ikerketa mugatu egin du azken autoetan. Delitu fiskalei dagokienez, 2007tik aurrera ustez egindakoak ikertuko ditu, eta, administrazio publikoaren kontrakoak, berriz, (funtzionario-eroskeria, eta beste batzuk) 2002tik aurrera ikertuko ditu.
Rajoyren eta Cospedalen ustezko gainsoldatak
Maria Dolores de Cospedalen kasuan, ustezko B kontabilitateaz galdetzeaz gain, Barcenasek aipatutako gainsoldaten inguruan ere galdetuko dio Ruzek. Diruzain ohiaren arabera, Rajoyk eta Cospedalek 45.000 euroko gainsoldata bana kobratu zuten 2009. eta 2010. urteen artean.
Gainsoldata horiek frogatzen dituzten ordainagiririk eduki ez arren, lehen ordainketa Gürtel auzia hasi eta gutxira egin zutela esan zuen Barcenasek, momentu horretan bertan hasi baitzen alderdia enpresariek egindako ordainketen dirua partiduko kideen artean banatzen.
Galdeketa berean Luis Barcenasek esan zuenez, 2009an 40.000 euro zeuden kutxa ezkutuan eta diru hori Rajoyren eta Cospedalen artean banatu zuten. Banaketa egin ostean soberan geratutako dirua ere Gobernuko presidenteari eman zioten.
2010ean, berriz, Cospedalek eta Rajoyk beste 25.000 euro hartu zituen bakoitzak, diruzain ohiaren bertsioaren arabera, dirua eskura eman zieten 500 euroko billetez betetako gutun-azal marroietan. Cospedalek Genovako bere bulegoan jaso omen zuen dirua.
Cospedalentzako arazoak
Cospedali arazo gehien sor diezaiokeen gaia Barcenasi ustez PPko Gaztela-Mantxak ordaindutako 200.000 euroena da. Horren truke, Toledoko Udaleko kontratu bat eman omen zion PPk enpresari bati.
Epaitegietako iturrien arabera, baliteke epaileak Cospedali esatea ematen dituen erantzunak bere kontra erabili ditzakeela eta ez erantzuteko gomendioa ematea. Izan ere, PPko idazkari nagusiak abokatu barik egingo du deklarazioa, lekuko gisa doalako, eta egia esatera derrigortuta dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak muga-kontrolak berrezarri dizkie Italiatik datozen bidaiariei
Portu eta aireportuetako kontrolak irailaren 7ra arte egongo dira indarrean, eta ausaz egingo dituzte, Italiako migrazio-presioaren aurrean.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.