Masek esan du 'esparru legal' batean egingo duela galdeketa 2014ean
Artur Mas Kataluniako presidente eta Convergencia i Unioko buruak CDC bere alderdiaren Consell Nacional-ean esan duenez, 2014ean autodeterminazioaren gaineko galdeketa bat egingo dute, baina "esparru legal" batean, "Estatuarekin adostuta edo, gutxienez, Estatuaren oniritziarekin".
Bellaterran (Bartzelona) ospatzen ari den CDCren Batzar Nazionalean, alderdikideen aurrean, Masek bere "bidea" edo bide orria zehaztu du: urte bukaera baino lehen, eta ahalik eta adostasun handienarekin, galdeketaren data eta galdera bera, edo galderak, zehaztea, eta galdeketa hori 2014 egin Estatuko, edo Kataluniako, esparru legal batean; eta "hitza eta erabakia ukatzen badigute", plebiszitu-hauteskundeak egingo dituzte, autodeterminazioaren gaineko galdeketaren ordez.
Masek gaztelaniaz ere egin ditu adierazpenok, modu "sinplean eta interesatuan" ulertzea ekiditeko; normalean ez dute gaztelaniaz hitzik esaten CDCren Batzar Nazionalean, baina Estatu-mailako hedabideak izan dira mezu horren hartzaileak.
Edonola ere, Masek txalo zaparrada ederra jaso du bere alderdikideen partez, hitzaldiaren hasieran, 2014ean galdeketa egiteko asmoa duela esan duenean, aste honetan plebiszitu-hauteskundeak ahoz aho egon ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri