Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Oposizioko alderdiek estatus berriaren proposamena izan dute hizpide
Legebiltzarreko alderdiek lehendakariaren hitzaldia baloratu dute eta estatus politiko berriaren inguruko proposamenari "zehaztasun falta" egoitzi diote.
Patxi Lopez (PSE). EFE.
EAJk estatus politiko bati buruz hitz egiteko eta ezbaidatzeko beldurrik ez daukala azpimarratu du Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak. Egibrren ustez, gai horri heltzeko unea iritsi da.
Estatus berria definitzeko gai izan den alderdi bakarra EAJ izan dela esan du Egibarrek. Horrez gain, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak autogobernuaren inguruko ekimena Legebiltzarrean onartzea lortu zutela gogoratu du.
Juanjo Agirrezabala EH Bilduko ordezkariaren iritziz, Urkulluren proposamenaren helburu bakarra “Madrilekin dependentzia maila” negoziatzea da. “Urkulluk ez du Euskal Herriari buruz hitz egin, estatus bati buruz baizik. Gainera, ez du estatus horren inguruan datu zehatzik eman”.
Agirrezabalaren ustez, “tristea” da lehendakariaren “eskaintza” bakarra “herri honek Madrilekin duen dependentzia maila” negoziatzea izatea.
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak lehendakariaren proposamenari “zehaztasun falta” egotzi dio. Proposamena “etereoa” izan dela adierazi du Pastorrek, eta “zehaztasuna” eskatu dio Urkulluri.
Horrenbestez, ez du gai horren inguruko baloraziorik egin nahi izan.
Borja Semper PPko legebiltzarkideak esan du Urkulluren proposamenak “zalantza” sortuko duela aurreikusi du. Zehaztasuna eskatu dio lehendakariari eta lehentasuna suspertzea eta langabeziaren aurkako borroka izan behar dela azpimarratu du.
Sozialistek bezala, popularrek ere estatus berriaren inguruko proposamena zehazteko eskatu diote Urkulluri.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
ETAk hildako Jenaro Garcia-Andoain Ertzaintzaren ordezkaria oroitzeko plaka jarri dute Bilbon
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Donostiako Udalak Iñaki Quijera Poliziaren biktimaren omenezko plaka bat jarri du
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Voxek Fabio Moreno gogoratu du, ETAk hil zuela 35 urte bete direnean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Etxebizitza erosteagatik gazteentzako % 15eko kenkaria indarrean jarri du berriro Nafarroak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Calama epaileak baztertu egin du Zapatero diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik ikertzea, bitxiengatik
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
25 urte ETAk Jose Maria Lidon hil zuela, Euskadin hil zuen lehen epailea
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Vito Quiles bezalako agitatzaile profesionalei "hegoak emateari" uzteko eskatu dio lehendakariak Voxi
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Eusko Jaurlaritzak astelehenean ekingo dio alderdiekin aurrekontuak negoziatzeko bilera-sortari
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Etxebarrieta: "Partida ez dago erabakita, eta asko daukagu jokoan"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Gazteen artean indarkeriazko erradikalizazio modu berrien arriskuaz ohartarazi du Covitek
Gehiago ikusi