CDC Alderdiaren Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Herriak askatasuna bozkatzen badu, Katalunia libre izango da orduan'

"Libre izateak ez du isolatuta bizitzea esan nahi", Artur Mas Kataluniako presidentearen arabera. "Gure iparra Europa da, eta hori da gure oraina", gaineratu du.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Kataluniaren independentziaren gaineko herri galdeketan "kataluniarren gehiengoak askatasunaren alde bozkatzen badu, Katalunia libre izango da egun horretan", Artur Mas CDC alderdiko eta Kataluniako presidentearen arabera.

CDC alderdiaren egunean parte hartu du Artur Masek, eta herri galdeketa 2014an egingo dela berretsi du: "hori egiteko legeak ditugu, eta konpromisoa ere hartuta dugu".

"Egun horretan ez gara manifestazio bat edo giza kate bat egitera kalera aterako, bozkatzera aterako gara", nabarmendu du Artur Masek.

"Egun hori egiaren eguna izango da", eta kataluniarrek askatasunaren alde bozkatzen badute Katalunia libre izango da egun horretan.

Horren esanetan, "libre izateak ez du isolatuta bizitzea esan nahi". "Aspaldidanik Europa izan da gure errealitatea, hori da gure oraina eta baita gure iparra ere", gaineratu du.

Espainian abian jarri duten "beldurraren kanpaina" ere hizpide izan du. Kataluniarrek erabakitzen dutenaren arabera, Europatik kanpo gelditu daitezkeela diote Espainiako Gobernutik, eta, horren aurrean, ondorengoa adierazi du Masek: "Ez egin kasurik. Mugak iraganeko kontuak dira, eta hori Europak badaki".

Kataluniako alderdi gehienek Espainiarekin elkarrizketa bideak eraiki izan dituztela nabarmendu du Masek.

 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 25/08/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha presidido este martes la reunión extraordinaria del Consejo de Seguridad Nacional, en el Complejo de la Moncloa. EFE/ Fernando Calvo **SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)***
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek irailaren 9ko Kongresuko Osoko Bilkuran agerraldia egitea eskatu du, Ceutako krisia dela eta

Hala galdegin du Espainiako Gobernuak, hain zuzen ere, PPk eskatuta, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak asteazken honetan Sanchezi premiazko agerraldia egin ala ez erabakitzeko egitekoa den eztabaidarako ordu gutxiren falta. Ceutako migrazio krisiari buruzko azalpenak ematea eskatzen diete, Sanchezi bezala, beste hamar ministrori ere. Hamar horietatik zortzik dagoenako hitzordua egina dute Behe Ganberan, azalpenak emateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X