Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deniako atentatuarengatik absolbitu dute Txeroki, probarik ez dela eta

Leire Lopez Zurutuza ere abssolbitu du arrazoi berarengatik Auzitegi Nazionalak. Lopez Zurutuza aske utzitko dute.
Garikoitz Aspiazu 'Txeroki'. Artxiboko irudia
Garikoitz Aspiazu 'Txeroki'. Artxiboko irudia

Auzitegi Nazionalak Garikoitz Aspiazu "Txeroki" eta Leire Lopez Zurutuza absolbitu ditu, probarik ez dela eta, Deniako hotel batean izandako atentatuarengatik. Atentatua 2005eko urtarrilaren 30an izan zen motxila batean jarrita zegoen lehergaila lehertu zenean. Bost pertsona zauritu ziren.

17 urteko zigorra eskatu zuen fiskaltzak Txerokirentzat kalte terroristak eragiteagatik. Leire Lopez Zurutuzarentzat ere zigor bera eskatu zuen fiskaltzak. Azken hori ere absolbitu egin dute eta aske geratuko da.

Auzitegi Nazionalaren aburuz, Jose Angel Lerin Sanchez eta Zapa komandoko beste hainbat kidek egin zuten Deniako hotel baten aurkako atentatua. Lehergaiez beteriko motxila bat jarri zuten hotelaren atzeko aldean. Auzitegiak ezin izan du Txeroki eta Lopez Zurutuzaren parte hartzea ziurtzat eman. Jose Angel Lerin Sanchez gertaera horiengatik kondetatuta dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X