Del Riok Iruñean igaro du espetxetik kanpo eman duen lehenengo gaua
Ines del Rio ETAko preso ohiak Iruñean igaro du espetxetik kanpo eman duen lehenengo gaua. Oraindik ez da bere jaioterrira joan, Tafallara, bere kasuak hedabideetan piztu duen ikusminagatik, Diario de Noticias egunkariak gaur argitaratu duenez.
Ines del Rio aske utzi zuten atzo, Auzitegi Nazionalak aginduta, espetxean 26 urte eta hiru hilabete eman ondoren.
Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salako epaileek aho batez erabaki zuten Ines del Rio aske uztea, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia "argia eta irmoa" zela argudiatuz.
Ines del Rioren zenbait lagun eta senide Teixeiroko espetxera joan ziren, ETAko preso ohiari harrera egiteko. Del Rio 1987. urteko uztailean espetxeratu zuten, 24 hilketa egotzita.
Del Rioren lagun eta senideak gauerdian iritsi dira Tafallara, eta 50 bat pertsonak hartu dituzte bertan, Azoka tabernan, Diario de Noticias egunkariaren arabera. Del Riok Iruñean eman du gaua, bere ahizpa batekin.
Tafallako Azoka taberna. Argazkia: EITB.
Troitiño ere, aske
Bestalde, Londresko Auzitegi Nagusiak Antton Troitiño baldintzapean aske uzteko agindua eman zuen atzo. Troitiño 2012ko ekainean atxilotu zuten Erresuma Batuan. Erabakia Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina'ren aurkako epaia eman eta hurrengo egunean hartu dute.
John Thomas gorteko presidenteak Troitiño ahalik eta lasterren aske utzi behar dela adierazi du, defentsak eskatu bezala. Troitiñok egunero joan beharko du Londresko polizia-etxe batera.
Halaber, zazpi eguneko epean, Troitiñoren estradizioaren inguruan erabakitzeko eskatu dio Espainiako Justiziari. Denbora horretan erabakirik hartu ezean, defentsaren eta Fiskaltzaren artean hartuko dute erabakia.
Fiskaltzak banan-banan aztertuko ditu
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ri buruz hartutako erabakia aplikatu ala ez kasuz kasu aztertuko du Fiskaltzak, Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak gaur azaldu duenez.
Bien bitartean, atzeraeraginkortasunez 'Parot doktrina' aplikatu zaien 56 giltzapetu "berehala" aske uztea eskatuko dute Ines del Rio ETAko presoaren abokatuek.
Auzitegi Nazionalak 36 eskaera jaso ditu
Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' ezarrita duten 36 presoren eskaerak jaso ditu, aske uzteko eskatuz. Datorren ostiralean erabakiko du horien inguruan Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salak.
Epaitegitik adierazi dutenez, aurreikusita zegoen moduan, ostiral honetan Joxepa Ernagaren eta Manuel Piriz Lopezen kasuak aztertuko dituzte. Horrez gain, jaso diren gainerako 36 eskaeren inguruan jarraituko den prozeduraren inguruan ere eztabaidatuko dute. Salak kasuak banaka edo denak batera aztertu behar diren erabakiko du, baita plenoa izango den erabakia hartuko duena edo kasu bakoitza eraman duen atala arduratuko den erabaki hori hartzeaz.
Auzitegi Goreneko zigor-arloko bigarren salak datozen egunetan bilera egingo du 'Parot doktrinaren' inguruan Estrasburgoko Epaitegiak hartu duen erabakia aztertu eta horren inguruko erabakia hartzeko.
Rajoyk biktimak hartuko ditu
Rajoyk gaur arratsaldean hartuko ditu terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariak, Moncloan, 'Parot doktrina'ren inguruko ebazpenaz hitz egiteko.
Horrez gain, biktimen elkarteek deitutako elkarretaratzean parte hartzea aztertzen ari da Alderdi Popularreko zuzendaritza. Dagoeneko, Esperanza Aguirre Madrileko PPko presidenteak iragarri du AVTk deitutako elkarretaratzean parte hartuko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Gazako "genozidioaren" arduradunek kontuak emango dituztela esan dio Sanchezek Abbasi
Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak Espainia bisitatu du bigarren aldiz, Gobernuak Estatu gisa onartu ondoren.
Abalosek Kongresuko eskubideak galdu ditu eta ezin izango du kartzelatik bozkatu
Ministro ohi sozialistak ez du Gorteetatik ordainsari ekonomikorik jasoko.
Iriartek eta Echevestek ika-mika gogorra izan dute, Gipuzkoako aurrekontuak direla eta
Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduk aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota dute taldeek. Gaurko eztabaidan, Maddalen Iriarte EH Bilduko ordezkariak gogor kritikatu du Elkarrekin Podemosek EAJ eta PSE-EE alderdiekin itxitako akordioa, 2026ko kontuak babesteko. Miren Echevestek alderdi moreko eledunak, bere aldetik, koalizio subiranistak Madrilen eta Gipuzkoan jarrera ezberdinak dituela salatu du.
Pradalesen ustez, EH Bilduk "irmoki gaitzetsi" behar ditu Ernairen sabotajeak
Imanol Pradales lehendakariaren iritziz, "EH Bilduk ezin ditu eskuak garbitu" Ernaik, Sorturen gazte erakundeak, aldarrikatutako sabotajeei eta erasoei dagokienez. "Onartezina da Ernaik, Sorturen gazte erakundeak, alderdi baten egoitza baten aurkako erasoa publikoki aldarrikatzeko aukera ematea, eta alderdi horren zuzendaritzaren gaitzespenik ez izatea", hori baita, aldi berean, EH Bilduren "muina".
Jose Tomek dimisioa eman du Lugoko Diputazioko presidente gisa sexu-jazarpeneko salaketen ostean, baina alkate jarraituko du
Sozialistak ukatu egin ditu akusazioak, eta aurreratu du "ekintza judizialak" hasiko dituela, eta "alderdiarekiko maitasunagatik" eta "bere defentsa erraztu" ahal izateko utzi duela kargua.
Guardia Zibilak Leire Diez PSOEko militante ohia atxilotu du, kontratazio publikoetan izandako ustezko irregulartasunengatik
Diez ustezko influentzia-trafiko eta eroskeria delituengatik ikertu gisa agertzen da Madrilgo Instrukzioko 9 zenbakiko Epaitegiko titularrak zuzentzen duen auzi batean.
EAJk kezka handiz hartu du Euskadiko Auzitegi Nagusiak enplegu publikoaren legeaz Auzitegi Kostituzionalean kontsulta egitea
Maitane Ipiñazar EBBren idazkariak Euskadi Irratian esan du euskararen normalizazio legea bera ere zalantzan jartzen duela erabakiak.
Pradalesek 2025ean Estatutua betetzeko eskatu dio Sanchezi, eta ohartarazi du ez diotela "guztiari baietz esango"
"Dezibelioak igoko" ez dituztela eta "haserrearen espirala" elikatuko ez dutela adierazi ostean, lehendakariak zehaztu du urtarrilean Sanchezen Gobernuaren "benetako konpromiso politikoa" neurtuko dutela eta "aldebiko ebaluazioaren" unea iritsiko dela. "Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzea ez da kapritxo bat. Betebehar bat da", gaineratu du Imanol Pradalesek.
Zupiriaren arabera, "agerikoa da" ezker abertzalearen espazioa "nola eratzen den" aztertzeko eztabaida politikoa dagoela
Alde batetik, sailburuaren arabera, "alderdi zibikoagoa" dago, EH Bilduk "Euskadi gobernatu nahi duen koalizio gisa" ordezkatzen duena, baina mundu horren barruan "Sortu eta Ernai ere badaude, jarduera politikoa eta herri mobilizazioa uztartu nahi dituztenak", eta "hori zilegi da, baina kontua da indarkeria erabiltzea justifikatzen den ala ez". "Dena batera ezin da", azpimarratu du.
Teresa Peramato Estatuko fiskal nagusi izendatu dute, Alvaro Garcia Ortizen ordez
Espainiako Aldizkari Ofizialak Garcia Ortizen kargugabetzea eta Peramatoren izendapena argitaratu ditu. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren babesa jaso eta Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordearen agertu ondotik, Ministroen Kontseiluak Estatuko fiskal nagusi izendatu zuen atzo.