Parot Doktrina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste bi presoren kaleratzea aztertuko du gaur Auzitegi Nazionalak

ETAko 49 presok jarritako kaleratze eskariak nola tramitatu ere aztergai izan dute Zigor Aretoko 17 magistratuek: eskari horiek banan bana edo denak batera tramitatuko dituzten aztertuko dute.
Auzitegi Nazionala
Auzitegi Nazionala

Juan Manuel Piriz eta Josefa Mercedes Ernaga ETAko presoak aske utzi edo ez aztertuko du gaur goizean Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak. Halaber, Estrasburgok, asteon, 'Parot doktrina' indargabetzea erabaki ondotik, 49 presok jarritako kaleratze eskariak ere mahai gainean izango dituzte aztergai magistratuek: kasu horietako bakoitza banan bana aztertu edo denak batera, blokean, aztertuko dute.  Bi gai horiek eskuartean, 09:15ean ekingo diote lanari Zigor Aretoko 17 magistratuek, Fernando Grande-Marlasca buru dutela.

Asteartean Estrasburgok bere ebazpenaren berri eman aurretik, jada, Piriz eta Ernagaren kasuen errebisioa gaurko gai ordenan jasota zuen Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen, bi presoon espetxe aringarriak aztertuko dituzte, eta horren araberako erabakia hartuko dute. Hipercorren kontrako atentatuagatik dago zigortuta Ernaga. Pirizi, berriz, ETAko kide ohi bat hiltzea egotzi zioten.

Ernagari dagokionez, 2014ko abendu arteko zigorra du ezarrita. 'Parot doktrina' ezarriz gero, 2017rarte egon beharko luke kartzelan. Pirizek berriz, 2009tik libre beharko luke, baina 'Parot doktrina' ezarri zioten eta 2014ko otsailera arte luzatu espetxe zigorra.

Deliberazio horiez gain, beste 49 presoren kaleratze eskariak nola tramitatu aztertuko dute: hau da, eskari horietako bakoitza banan bana aztertu ala denak batera aztertuko dituzten erabaki beharko dute gaurko bileran. Presoen defentsek Estrasburgok aste honetan kaleratu duen sententzia gehitu diote euren helegiteei. Hori aintzat hartuko balitz, kasu ia guztietan presoek aske geratu beharko lukete.

Ines del Rio aske geratu berri den presoaren abokatuek aste honetan bertan jakinarazi dutenez, 'Parot doktrina' ezarri zaien 56 presoen kaleratzea eskatuko dute.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, dagoeneko, iragarri du presoen kaleratzeak ez direla "sistematikoak" izango eta "banan bana" aztertuko dutela kasu bakoitza, zenbait kasutan "portaera okerragatik txostenak zabalduta" daudelako eta preso horiei "aringarriak kentzea" posible delako.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X