Guardia Zibilaren txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ANren aurrean 'erabat babes gabe' dagoela salatu du Ateak Irekik

Auztegi Nazionalaren itxieraren autoa ez da behin betikoa, Miguel Angel Llamas bozeramaileak esan duenez, eta plataforma helegitea aurkeztea aztertzen ari da.
Ateak Ireki webgunearen irudia.
Ateak Ireki webgunearen irudia.

Auzitegi Nazionalak sare sozialetako kontuak eta webgunea itxi zizkienetik "erabat babes gabe" daudela salatu dute Ateak Ireki plataformako kideek.

Auztegi Nazionalaren itxieraren autoa ez dela behin betikoa azpimarratu du Miguel Angel Llamas bozeramaileak. Herrirarekin harremana dutela adierazten duen Guardia Zibilaren txosten batean oinarritzen da autoa.

Llamasek esan duenez, "onartezina" da Auzitegi Nazionalak "hiru orrialdeko auto batekin hedabide bat itxi ahal izatea", eta abokatuekin helegitea aurkeztea aztertzen ari direla ere adierazi dute. "Edonola ere, ez daukagu motiborik Espainiako Justizian sinesteko, batez ere, aurretik izan diren beste hedabide batzuen itxierak ikusita", gaienratu dute.

"Ez dakigu zertan oinarritzen den Auzitegi Nazionala Ateak Ireki Herriraren parte dela esateko. Leporatzen zaigun guztia orokorra da", salatu dute.

Llamasek esan du atariaren itxiera adierazpen askatasunaren kontrako beste eraso bat dela, eta horren aurka ahalik eta erantzun "zabal eta pluralena" artikulatzeko lanean jarriko direla. Hilaren 23an egingo dute bilkura Iruñeko Udaletxeko plazan, 19:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X