Maixabel Lasaren, Jaime Arreseren eta Txema Urkijoren lana saritu dute
Maixabel Lasa, Txema Urkijo eta Jaime Arrese saritu ditu aurten APDHE Espainiako Giza Eskubideen aldeko elkarteak, 2013ko Giza Eskubiden Sari Nazionalarekin.
Elkarteak ohar batean gogora ekarri duenez, ETAko biktimen senitartekoak dira Maixabel Lasa eta Jaime Arresem eta, Txema Urkijorekin batera, Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoan aritu izan dira lanean, bi legegintzalditan. Egun, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusian aholkularia da Urkijo.
''Biktima diren heinean, goraipagarria da Euskadin bakearen alde egindako lana eta konpromisoa, giza indar handiko ekimenak bultzatuz eta biktimen eta ETAko kide ohien arteko topaketak sustatuz'', azpimarratu du elkarteak ohar horretan.
Nazioarte mailan, Jorge Acero Gonzalez abokatua saritu dute, Elakrteak azpimarratu duenez, Ekuadorreko Giza Eskubideen Bulegoko sortzaile eta koordinatzailea da, esparru horretan nazio mailako erreferente.
Kazetaritzari dagokionez, Jesus Blasco de Avellanedarentzat da saria, epaimahaiak azpimarratu duenez, ''urtean daramatzalako Marokoko kartzeletako torturak eta emakumeen kontrako erasoak salatzen, eta Melillako eta Ceutakoko hezietan legez kontrako ekintzak salatzen''.
Giza Eskubideen Defentsan eta Sustapenean aritzen den Gobernuz Kanpoko Erakundea da APDHE, eta 1976an sortu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Puentek agerraldia egingo du astearte honetan Kongresuan, biktimentzako laguntzak onartu eta gero
EAJk salatu du EH Bilduk Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora bidaltzen dituela praktikak egitera
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"