Covitek Hasier Arraiz salatu du
Covite EAEko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurkako salaketa penala aurkeztu du gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, "ETAren jarduera justifikatzeagatik eta aldarrikatzeagatik".
Biktimen aldeko talde honek atzo iragarri zuenez, Consuelo Ordóñez presidenteak fax bidez igorri dio Arraizen aurkako salaketa Justizia Auzitegi Nagusiaren Fiskaltzari. Hain zuzen ere, Sortuko presidenteak Josu Muguruzaren eta Santi Brouarden hilketen urteurrena dela eta, Bilbon astelehenean egindako adierazpenen harira jarri du salaketa Covitek.
Salaketarekin batera, Arraizen adierazpenak jasotzen dituzten bi egunkariren kopiak aurkeztu ditu Covitek. Asteleheneko prentsaurrekoan "duela 35 urte ezker abertzaleak hartutako erabakia zuzena izan zela" eta, beraz, ez dutela iragana "berriro aztertu behar" esan omen zuen Arraizek.
Biktimen aldeko kolektibo honen iritziz, Arraizek Sorturen izenean hitz egin zuen, eta "ETAren jarduera, helburuak eta ekintzak justifikatu eta aldarrikatu zituen".
Arraizen adierazpenek zeresana eman dute azken orduetan. EAJk eta Alderi Popularrak, besteak beste, gogor kritikatu dituzte honen hitzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"