EAEko PParen krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako PPak Iñaki Oyarzabalen hautagaitzaren alde egin du

Javier de Andresek, Arabako PPko burua eta ahaldun nagusia, Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusia izateko gogoa adierazi dio Arantza Quirogari.
Javier de Andrés. EITB.

Arabako PPko buruak eta ahaldun nagusiak, Javier de Andrés, EAEko PPko idazkari nagusi izaten jarraitzeko Iñaki Oyarzabalen hautagaitza babestu du. Hori adierazi dio Arantza Quirogari 'gestio postuak kudeatzeko pertsona egokia' eta 'galdu ezin dugun' kidea dela argudiatuz.

EAEko presidenteak, Arantza Quiroga, exekutibo berria osatzean gaur egungo idazkari nagusia, Oyarzabal, kontuan hartuko ez duela dioten informazioei erantzuteko egin ditu adierazpenok De Andresek.

PPko zuzendaritzan Oyarzabalek duen esperientziari garrantzia eman dio eta 'EAEko PPan dauden beste asko bezala galdu ezin digun kidea dela' esan du. 'Iñaki Oyarzabalek idazkari nagusi bezala egin duen lana inork ez du kritikatu' gaineratu du.

'Gestio postuetan sinesgarritasuna duen pertsona dela' adierazi du bere hautagaitza babestuaz.'PPko edozein zuzendaritzari balioa gehitzen dio Iñaki Oyarzabalek eta hori kontuan hartu beharreko zerbait da', baieztatu du Quirogari horrela azaldu diola jakinarazi duenean.

Oyarzabal alderdiaren antolakuntza politikoan espezializatu dela nabarmendu du eta horregatik 'galdu ezin dugun balorea da eta berarekin lanean jarraitu behar dugu gizartearentzat proiektu erakargarriena egin eta alderdiaren ibilbidea sendotuaz'.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Basque Segurtasun Foroa Bilbon
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan

Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.  Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X