ETA-ren desarmea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu bihar bilduko da egiaztatzaileekin ETAren 'urratsa' ezagutzeko

Bihar bertan iritsiko dira Euskadira nazioarteko adituak, eta Urkullurekin egingo dute aurreneko bilera. Ostiralean, alderdi politiko eta gizarte eragileekin bilduko dira, iragarpena egin aurretik.
Reunión del grupo internacional de verificadores. Nazioarteko egiaztatzaileen taldearen bilera. EFE
Reunión del grupo internacional de verificadores. Nazioarteko egiaztatzaileen taldearen bilera. EFE

Iñigo Urkullu lehendakaria ostegunean batzartuko da Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearen ordezkariekin, ostiral honetan Bilboko Carlton hotelean egingo duten iragarpena aurretik ezagutzeko. Bihar bertan iritsiko dira Euskadira nazioarteko adituak, eta Urkullurekin egingo dute aurreneko bilera.

Ram Manikkalingamek zuzentzen duen Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearen arabera, ostiral honetan egingo duten iragarpena "urrats garrantzitsua eta positiboa" izango da ETAren amaieraren bidean.

Aurrerapauso hori ETAk armak ezkutatzeko erabiltzen dituen ezkutaleku batzuen kokapenaren edo itxieraren berri ematea izan liteke, Europa Press agentziak zabaldu duenez. Bake-prozesua zein egoeratan dagoen azalduko dute, oro har, baina gai nagusia ETAren desarmea izango da.

Agerraldian izango diren Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideak ondoko hauek dira: Ram Manikkalingam Dialogue Advisory Group erakundeko zuzendaria eta Sri Lankako presidentearen aholkularia Tigre Tamilekin izandako negoziazioetan; Chris Maccabe Hegoafrikako Defentsa eta Inteligentzia ministroorde izandakoa; Ronnie Kasrils Erresuma Batuak Ipar Irlandan duen Bulegoko zuzendari politiko eta Espetxeetako buruzagi izandakoa; Satish Nambiar Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiaren ordezkari ondoko eta NBEk Jugoslavia ohian izan zuen Misiorako buruzagi eta komandante izandakoa; Aracelly Santana NBEren Nepalerako misioko burua eta Fleur Ravensbergen Dialogue Advisory Group taldeko zuzendariordea.

Europa Press agentziak zehaztu duenez, egiaztatzaileek hartu-emanak izan dituzte ETArekin, eta, ostiralean, "aurrerapauso garrantzitsu eta positibo" baten berri emango dute.

Hilaren 8an, aurki "ekarpen garrantzitsuak" egingo dituela aurreratu zuen ETAk.

Martxoaren 1ean, Lokarrik eta Bake Bideak Bakearen aldeko Foroa antolatuko dute Baionan, eta Brian Currinen taldeak parte hartuko du bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 06/05/2026.- La capilla ardiente con el féretro del exlehendakari Carlos Garaikoetxea ha quedado abierta a las 10:00 de este miércoles en el interior del Palacio de Ajuria Enea de Vitoria. Los restos mortales de Garaikoetxea, fallecido el lunes a los 87 años, han llegado a la residencia oficial de los presidentes vascos desde Pamplona, su localidad natal. Se espera que pasen por Ajuria Enea representantes políticos e institucionales, así como agentes de todos los ámbitos de la sociedad vasca. En la imagen, los exlehendakaris Iñigo Urkullu (i) y Juan josé ibarretxe (d). EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean

Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian, eta lau orduz egon da irekita. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X