Independentistak: 'Beharrezkoa dugu bide berriak irekitzea'
Indenpendistak sareak bigarren nazio konferentzia egin du eta txosten berria onartu du, "azken hilabeteotan sarekideon artean burututako hausnarketa eta eztabaida prozesuaren emaitza", azaldu dutenez. Gainera, "aurrerantzean, datozen bi urteei begira behintzat, gure jardueraren ardatza markatuko duen lan tresna izango da", esan dute.
"Euskal independentismoa garai berri batean sartzen ari da. Honen arrazoiak Euskal Herritik kanpo eta baita hemen bertan ere bilatu behar ditugu. Kanpoko arrazoien artean Eskozia eta Kataluniako prozesuek ematen diguten bultzada dago batez ere, eta barrukoen artean aldiz, eraginkortasun handiagoaren bila euskal independentismoa egiten ari den metamorfosia", zehaztu dute.
Hori dela eta, Independentistak sarearen aburuz, bi dira erronkaka: "Euskal Herrian bizi den jendearen gehiengo zabala independentziaren aldeko bihurtzea lehenik, eta euskal estatuaren bidean jende multzo hau aktibatzea bigarrenik". Horretarako, "independentismoaren baitan jada ematen ari diren aldaketa batzuetan sakontzea ezinbestekoa da".
"Abertzaletasunaz gain beharrezkoa dugu bide berriak irekitzea. Abertzale ez diren independentistak ere behar ditugu. Abertzaletasunetik haratago doan independentismoa da sortu behar duguna, hortaz", esan dute. Hau da, "independentziak soilik abertzaleei begiratzen dien proposamena izateari utzi behar dio eta Euskal Herrian bizi den pertsona orori egiten zaion proposamena izatera pasatu behar du".
Lau urteko ibilbidearen ostean, antolakuntzari "astinaldi bat" eman nahi diote. Horrela, dinamizatzaile sare zabala eraiki nahi dute eta autofinantzaketa sustatu nahi dute.
Sarearen hurrengo ekitaldia apirilaren 20an, Iruñean, izango da. ·Gure lan plangintzan dugun lehen eginkizuna 2014ko Aberri Eguna da, apirilaren 20an. Sareak deitzen duen urteroko mobilizazioa nagusia da·, esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.