Iparraldeko udal hauteskundeetako gako nagusiak
Igande honetan eta datorrenean, bi itzulitan, egingo dira udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian. Udal garrantzitsuenetako kolore politikoa alda litekeela diote galdeketek.
Bi itzulitan erabakiko dira udaleko agintea hartuko duten alkateak Ipar Euskal Herrian. Bozketa berean Lapurdiko, Zuberoako eta Nafarroa Behereko 10 mankomunitatetako ordezkariak ere aukeratuko dituzte; geroz eta eskumen gehiago dituzte mankomunitateek, batez ere Baionako, Hendaiako eta Donibane Lohizuneko eskualdeetan. Iparraldeko biztanleen erdia baino gehiago biltzen da hiru eremu horietan.
Ikusmin handia piztu dute udal hauteskunde hauek Ipar Euskal Herrian, herri garrantzitsuenetan aldaketak espero baitira.
Baionan, esaterako, Jean Grenet ez da aurkeztuko alkatetzarako, berriro. 19 urtez izan du Lapurdiko hiriburuko aginte makila eskuan Grenetek. Jean Rene Etchegaray (Zentroa) eta Henri Etcheto (PS) dira, orain, alkatetzarako lehiarako bi hautagai nagusiak. IFOPk martxoaren 13an kaleratutako galdeketaren arabera, lehen itzulian ezkerrak irabaziko du. Hala balitz, eta ezkerreko alderdi guztiek bat egingo balute, Etcheto izan liteke hurrengo alkatea Baionan. Giltza abertzaleen esku egon daiteke; Etchegaray zentristak beti konpromiso handia erakutsi du euskal munduarekiko.
Donibane Lohizunen ere lehia bizia dago. Hiru zerrenda daude: Peyuco Duhart oraingo alkate eskuindarrarena (bertan daude EAJko 3 kide), Emile Amaro PSkoa eta Pascal Lafitte Herri Berrikoa. Michele Alliot Marie (UMP) ez da aurkeztuko aurten alkatetzara. Europako Parlamenturako hauteskundeetarako zerrendetan aurkeztuko da Alliot Marie.
Donibane Garazin, Nafarroako Behereko hiriburuan, bi hautagai aurkeztu dira; Alfons Idiart egungo auzapeza eta Xabier Larre, Idiarten azken urteotako kudeaketa salatzeko sortutako taldea.
Maulen, berriz, Mixel Etxebeste (independentea) egungo alkateak uste baino aurkari gehiago izango ditu aurrez aurre, denak ezkerrekoak: Louis Lavado, Beñat Elkegaray eta Mathias Davant.
Angelun eta Hendaian ere aldaketak egon daitezkeela uste dute adituek.
Nobedade nagusiak
Berrikuntza bat baino gehiago dituzte hauteskunde hauek. Besteak beste, 1.000 biztanletik gorako herrietan zerrenda itxiak bozkatu ahal izango dituzte. Orain arte, aukera hori 3.500 biztanletik gorako herrietan bakarrik zuten. Hautesleek nahi duten zerrendan nahi duten hautagaia aukera dezakete zerrenda irekietan, pertsonek dute lehentasuna. Zerrenda itxiekin, berriz, zerrendak berak, programak du garrantzia. Herri txikien nolabaiteko politizazioa dakar aldaketak. Lapurdiko 18 herri, Nafarroa Behereko bost eta Zuberoako bi dira aurten aukera berri hori izango dutenak.
Beste nobedadea, parekidetasuna da, 1.000 biztanletik gorako herrietan aurkeztu diren zerrendetan gizon eta emakume kopuru berbera aurkeztea derrigorrezkoa izan da.
Aurten lehen aldiz, baita ere, boto paper berdinean udal ordezkariak eta mankomunitateko ordezkariak aukeratuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.