Bost eremutan akordioak bilatzeko proposamena helarazi dio Otxandianok Pradalesi, estatus politiko berriaren auzia lehenetsita
Abiatu berri den lan urte politikoa “gakoa izango da XIII. legegintzaldiari zentzua emateko”, “indar politiko nagusien artean adostu beharreko herri-akordioak zehazteko” eta, baita ere, izan daitezkeen “desadostasunak agerian uzteko". Hala uste du EH Bilduk, eta hala helarazi dio Pello Otxandiano koalizioak Eusko Legebiltzarrean duen eledunak Imanol Pradales lehendakariari. “Borondateak garbira pasatzeko unea iritsi da”, esan dio.
Lan urteko asmoen eta helburuen berri emateko, lehendakaria egiten ari den errondaren barruan elkartu dira biak, gaur arratsaldean, Lehendakaritzan, eta amaitutakoan, hedabideen aurrean azaldu ditu bileran hitz egindakoak Otxandianok.
Azken horren arabera, “elkarrekin bidea egin eta akordioak bilatzeko proposamena” helarazi dio Gasteizko gobernuburuari. “Badaude zenbait eremu non, gizarte erronkei heltzeko eta etorriko den alternantzia instituzionalaren mesedetan, herri-akordio garrantzitsuak erdiesteko aukera ikusten dugun”, adierazi du.
Estatus politiko berria, politika klimatikoak, hizkuntza politika, hezkuntza sistema edota administrazioaren eta sistema instituzionalaren modernizazioa. Bost alor horietan ikusten du EH Bilduk herri-akordioetarako aukera, hori bai, estatus politikoarena lehenetsita. Esan duenez, "estatus politiko berriak markatu behar du euskal agenda", marra gorririk gabe. "Inongo negoziazioetan ez da marra gorririk, norberak bere buruari jarritakoak bakarrik. Egin dezagun lan asko, ahal den oztopo gutxien jarrita", erantsi du.
Halaber, aitortu du beste esparru batzuetan, etxebizitzarenean, kasu, “oso zaila” izango dela akordioetara heltzea, Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek “ohiko politikekin jarraitzea” erabaki dutelako. “Gure ustez, politika publikoak errotik aldatu ezean, oso zaila izango da kontratu soziala hausten ari den arazo horri benetako irtenbidea ematea”, zehaztu du.
Nolanahi ere, EH Bildu prest dago etxebizitzaren gaiari buruz hitz egiteko eta adostasunak bilatzeko.
Otxandiano eta gero, Joseba Antxustegi EAJk Legebiltzarrean duen bozeramailea hartu du Pradalesek, eta horrekin amaitutzat eman du alderdiekin abiatutako erronda.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.