Sortuk memoria eta erakundeen aitorpena eskatu ditu Txiki eta Otaegirentzat
Irailaren 27an 50 urte beteko dira fusilatu zituztenetik, eta alderdiak Iruñean egingo den oroimen-ekitaldian parte hartzeko deia egin du. Ekitaldi horiek "mina" eragiten dutela diotenei buruz, Sorturen iritziz, oraindik "lehen eta bigarren mailako biktimak" daude.
Erregimen frankistak fusilatutako bi gazteak gogoratzeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du Sortuk
Sortuk Frankismo garaiko gobernuak fusilatu zituen Juan Paredes “Txiki” eta Angel Otaegiren memoria aldarrikatu du eta erakundeen aitortza eskatu du.
Irailaren 27an beteko dira ETAko bi militanteak fusilatu zituztela 50 urte. Egun horretan Iruñeko Anaitasuna pabilioian egingo den oroimen-ekitaldian parte hartzeko deia egin du ezker-abertzaleko alderdiak Zarautzen asteazken honetan eman duen prentsaurrekoan.
Lur Albizu Sortuko Kontseilu Nazionaleko ordezkariak azken asteetan Txiki eta Otaegiren oroimenarekin “batzuek agertu duten jarrera salatu” nahi izan du. Bere hitzetan, “oroimenak mina eragiten” dutela dioten ahotsek “argi uzten” dute “lehen mailako eta bigarren mailako biktimak daudela”. “Frankismoari aurre egin zioten euskal herritar guztientzako” aitortza eskatu du.
Sortuko ordezkariaren ustez, Frankismoak “ondo lotuta” utzi zituen gauzak eta duela 50 urteko “orbainek bizirik jarraitzen dute Euskal Herrian”. Hori dela eta, "herri hau altxarazi eta itxaropena ekarri zuen belaunaldiaren askatasun egarria” gogorarazteko garaia da.
Juan Paredes 'Txiki'ren iloba Anie Paredesek bere aldetik adierazi du 'Txiki' eta Otaegi "diktadura frankistaren aurka borrokatu ziren bi gazte idealista" zirela. Bere esanetan, euren familiek "sufrimenduaz gain, jazarpen eta ahanztura urteak" bizi izan dituzte.
Irati Urtuzaga Angel Otaegiren senideak azaldu duenez, "orbainak sendatzeko, errekonozimendua beharrezkoa da, baina ez bakarrik herriaren aitortza, baita erakundeen aitortza, erreparazioa eta justizia ere".
Urtuzagak esan du 2012an Eusko Jaurlaritzak indarkeria politikoaren biktima gisa aitortu izana "ondo hartu zutela familiek, berandu izanagatik”. Hala ere, azpimarratu du oraindik "bide luzea" dagoela egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.