Agintaldiko lehen hauteskundeei egingo dio aurre Hollandek
Udal hauteskundeen lehen itzulia dute gaur Frantziako Estatuan. 45 milioi herritar daude deituta botoa ematera. Françouis Hollande Frantziako presidente sozialistarentzat neurgailu berezia da gaurkoa, bere agintaldiko lehen hauteskundeak izango baititu aurrez aurre. Adituen arabera, abstentzioa izan daiteke gaurko protagonista nagusia.
Hauteskundeen bigarren itzulia eta azkena datorren igandean egingo da: 926.068 hautetsi aurkeztu dira udaletako ordezkaritza karguetarako. Hautagaiek, kanpaina osoan zehar, Frantzia zipriztintzen duten polemika handiak alde batera utzi nahi izan dituzte, eta herriei begirako gaiak landu.
Frantziako politologoek azken egunotan, ia aho-batez, esan dutenez, abstentzioa oso esanguratsua izan daiteke gaurkoan. Oso litekeena omen da ezkerreko boto emaileek abstentziora jotzea, Hollanderen legealdi honetan sozialisten promesetako asko bete ez direlako, langabeziaren datuak hobetzearena, kasu.
Frantziako eskuindarrek ere polemikaren hatzaparrak gainean izan dituzte kanpaina osoan; Nicolas Sarkozy presidente ohiari egindako entzuketek sortutako eskandaluari aurre egin ezinda ibili dira kanpaina osoan.
Den adela, asteazken honetan IFOP institutuak kaleratutako inkesta baten arabera, Hollanderen eta Sarkozyren inguruan piztutako polemikek ez dute hainbesteko eraginik izango boto-emaileengan, eta herritarren %69k esan omen du herrietako ordezkarien hitzak eta ibilbideak hartuko dituztela kontuan bozka ematerakoan.
08:00etan zabaldu dituzte botoa emateko eskolak, eta 18:00etan itxi dituzte. Hiri handienetan, baliteke, itxiera ordua 20:00ak arte atzeratzea.
Parte hartzea jaitsi egin da 2008ko hauteskundeekin alderatuta
Frantziako Udal Hauteskundeetako lehen itzulian parte hartzea jaitsi egin da, 2008ko parte hartze datuekin alderatuta. Frantziako Gobernuak kaleratutako datuen arabera, 17:00etan parte hartzea % 54,72koa zen eta duela sei urte, berriz, ordu berean % 56,25ekoa zen parte hartzea.
Duela 6 urteko hauteskundeetan parte hartzae % 66,54koa ian zen lehen itzulian eta % 65,20koa bigarren itzulian. Gaur eta datorren igandeko hauteskundeetan abstentzio handiagoa espero da.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.