Mintegi: 'Erabakitzeko eskubidea ukaezina da demokrazian'
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak esan duenez, "erabakitzeko eskubidea ukaezina da edozein demokraziatan", estatus berrirako lantaldea gorabehera. "Herrialde demokratikoa bada, ukaezina da", azpimarratu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Mintegik Soraya Saenz de Santamariaren adierazpenak izan ditu hizpide. Mintegiren ustean, "astakeria juridiko eta demokratikoa esan du, Kataluniari buruz mintzatu denean, legearen kontrakoa denez, eta hortaz demokraziaren kanpo geratzen denez, galdeketarik ez dela egingo esatean".
"Ez dakit zer den demokrazia berarentzat -Saenz de Santamaria-, baina filosofia politikoa irakatsi beharko liokete, legalitatea demokraziarekin nahasten dutelako", esan du. "Edozein demokraziatan galdeketa herritarren pentsaera ezagutzeko tresna da".
Hori dela eta, Mintegiren esanetan, "sistema politiko bat egin behar da, non herritarren gehiengoak zehaztuko duen jarraitu beharreko bidea". Horren ildotik, esan du ez dela Eskozian bezala independentziari buruzko galdeketa izan behar.
"Jendeak erabakia hartzeaz hitz egiten ari gara. Eta Estatutuaren bidea jarraitzea erabakitzen badu, bada hala bedi; eta burujabetza maila handiagoa eskatzen badu, bada hala izan dadila, eta independentzia nahi duela erabakitzen badu, independentzia", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Pradales atxilotutako gazteei buruz: "Nire alaba balitz, erantzukizunen bat hartuko nuke"
EHKSk Bilboko istiluetan parte hartu ez zuela dio: "Quiles ez etortzea lortu zenean, helburuak beteta zeuden"
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"