Urkijoren kargugabetzea kritikatu dute PPk, PSEk eta UPyDk
PP, PSE eta UPyD alderdiek, argitaratu dituzten komunikatuetan, azalpenak eskatu dizkiote Iñigo Urkullu lehendakariari Txema Urkijo biktimen Eusko Jaurlaritzako aholkularia kargutik kentzeagatik. Eusko Jaurlaritzak, Josu Erkorekaren bitartez, amaitutzat jo du polemika Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza planaren idazkariak emandako azalpenekin.
Aresek gogoeta egiteko eskatu dio Urkulluri
Rodolfo Ares PSEko antolakuntza idazkariak Txema Urkijoren kargugabetzeaz gogoeta egiteko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, “EAJ, PSE-EE eta PP alderdien artean lortutako akordioak ezerezean uzten dituelako”.
Urkijo kargutik kendu izana deitoratu du Aresek, Urkijo zelako “terrorismoaren biktimen eta Eusko Jaurlaritzaren artean zegoen azken lotunea”. Jaurlaritzak “biktimen kolektiboa laguntza eskatzeko erreferentzia gabe utzi du”, Aresen esanetan.
Kargugabetze honekin, “Maixabel Lasak urteetan biktimekin, alderdi politikoekin eta Espainiako Gobernuarekin josi izan dituen konfiantzazko lotura guztiak apurtu ditu lehendakariak”, gaineratu du.
Aresen ustez, lehendakariak erabaki hori hartzeko eman dituen argudioek argi erakusten dute “Urkulluk bertan behera utzi duela Patxi Lopezen garaian egindako lan guztia, baita Ibarretxerenean ere, biktimen zeregina zein izan behar zen ulertzen hasi zenean”.
'Biktimekiko keinu argiagoa ez egitea' deitoratu du PPk
“Biktimekiko keinu argiagoa” zergatik ez daukan azaltzeko eskatu dio PPk lehendakariari, Txema Urkijo biktimentzako Eusko Jaurlaritzaren aholkulari ohiak kargutik kendu zutenean salatu zuenaren haritik. Popularrentzat, Jonan Fernandezen alde eginda, Urkullu “erdibide kalkulatuan dabil, ezker abertzalea ez mintzeko”.
Parlamentuan ahoz erantzun beharrekoak izango diren galderen artean, PPk beste bat erregistratu du ostiralean, Urkijok “Gobernu honek terrorismoaren biktimekiko keinu argi bat egitea falta duela” esanez egindako adierazpenari erreferentzia eginez.
Adierazpen horrek “gizartean erreferente den talde batekiko jarrera jakin bat” dagoela erakusten dutela gaineratu dute popularrek, eta Eusko Jaurlaritzari terrorismoaren biktimekin “keinu aipagarri eta adierazkorrik zergatik izan ez duen argitzeko” eskatu diote.
Borja Semperren (PP) hitzetan, lehendakariak “aurpegia eman eta gertatzen ari dena azaldu behar du”.
UPyDk biktimei bizkarra ematen jarraitzeko asmoa duen galdetu dio Urkulluri
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Txema Urkijo kargugabetu ostean biktimei bizkarra ematen jarraitzeko asmoa duen galdetu dio Iñigo Urkulluri.
PPk egin bezala, Maneirok ere Urkijoren adierazpenak gogoratu ditu, eta lehendakariari biktimekiko 'keinu' adierazkor bat izateko eskatu dio. UPyD keinu hori “azkeneko urte eta erdian eskatzen ari dela” azpimarratu du.
“Gobernu honentzat terrorismoaren biktimak ikusezinak dira, badirudi ez direla existitzen. Horiei ez die arretarik jarri, baina dirutza eta esfortzu handia erabili du ustez indarkeria direnak parekatzeko beste kontu batzuekin”, gaineratu du.
Jaurlaritzak Jonan Fernandez babestu du
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, bestalde, Jonan Fernandezek atzo egin zituen adierazpenekin amaitutzat eman du Txema Urkijoren kargugabetzearen inguruan piztu den polemika. “Gobernuak ez du ezer gehiago esatekorik”, adierazi du Justizia sailburuak.
Urkijok Jaurlaritzari egindako kritiken inguruan ere galdetu diote kazetariek. “Jaurlaritzak atzo eman zuen bere iritzia, eta esan beharrekoa esan zuen Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkariaren hitzekin”, esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.