Lurralde guztiak 'aintzat hartuta' hitz egiteko prest da Margallo
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak Iñigo Urkullu lehendakariak Aberri Egunean egindako adierazpenei erantzun die gaur. “Espainia bat eta bakarra” ez dela onartu behar duela Madrilek eta "euskal naziotasuna” aldarrikatu zuen atzo Urkulluk. Horretarako, elkarrizketa, negoziazioa, akordioa eta berrespena ekarriko dituen formula demokratikoa bultzatzeko deia egin zuen lehendakariak atzo. Biharamunean etorri zaio Madrilgo Gobernuaren erantzuna. Elkarrizketa beharrezko dela esan du Margallok, baina bi baldintza jarri ditu: “Legea da muga eta Espainiako lurralde guztiak hartu behar dira aintzat”.
Bi eguneko bidaia ofiziala egiten ari da Margallo Uzbekistanen eta bertan egin ditu adierazpenak kazetarien aurrena.
Elkarrizketaren alde dagoela erantzun dio Urkulluri Espainiako Atzerri ministroak, baina bi baldintza jarri ditu horretarako: "Elkarrizketa leiala izan behar da, legearen mugen barruan gauzatu behar da, eta espainiar naziotasuna eratzen duten lurralde guztiak hartu behar dira aintzat".
"Denen arteko elkarrizketa bat izan behar da, Espainiako lurralde bateko erabakiak gainerako guztiengan eragina baitu", nabarmendu du.
Horren ildoan, elkarrizketaren beharra berretsi du ministroak: "legea errespetatuta egin behar da, eta guztion arteko elkarrizketa izan behar da, batzuen erabakiek besteengan eragina baitute".
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.