Erregea, arratsaldez:'Niganako interesa ez da inoiz hainbestekoa izan'
Juan Carlos I.a erregeak abdikazioa iragarri osteko lehen agerraldi publikoa egin du astelehen arratsaldean, ekitaldi batean. Zehazki, AEBko Merkataritza Ganberako ordezkariak hartu ditu, Zarzuelan. ''Izugarria da'', esan du kazetari kopurua ikusita. ''Niganako interesa ez da inoiz hainbestekoa izan'', gaineratu du.
Kazetariek triste ote zegoen galdetu diote, eta, irribarre eginda, zera esan du: ''Nola ikusten nauzue?''. ''Beste galdera batekin erantzun behar zaie'', esan die ingurukoei. Ondoren, bilerari ekin diote, erregearen bulegoan.
Elkarrizketak
Mariano Rajoyk erregearen erabakia iragarri aurretik, erregeak berak abdikazioaren berri eman die Kongresuko eta Senatuko presidenteei. Halaber, egunean zehar, talde parlamentarioek Kongresuan duten ordezkariei ere eman die bere asmoen berri, eta Artur Masekin, Iñigo Urkullurekin eta Susana Diazekin ere hitz egin du. Auzitegietako buruekin, enpresarien buruarekin eta sindikatuetako ordezkariekin ere egin du berba erregeak.
Erabakia
Apirilaren hasieran erabaki zuen hauteskundeen ondoren abdikatzea (uda baino lehen eta hauteskundeen ostean iragartzea zen asmoa). Datu zehatza, ordea, joan den astean adostu zuen erregeak, Rajoyrekin eta Rubalcabarekin. Urtarrilean eman zien erabakiaren berri erreginari eta Felipe printzeari, eta martxoan, berriz, Rubalcabari eta Rajoyri.
Izendapena: 4-6 aste barru
Felipe VI.a izenarekin izendatuko dute Felipe printzea errege, eta 4-6 aste barru izango da. Beraz, uztailaren erdialdean izan liteke, Zarzuelako iturriek baieztatu dutenez. Ekitaldian ez da ''handikeriarik'' egongo, eta ez dute aurreikusi nazioarteko ordezkaririk gonbidatzea.
Behin errege izendatuta, hainbat erabaki hartu beharko ditu Felipek, tartean bere aitaren eginkizunen ingurukoak. Halaber, aurrekontua ere ezarri beharko dio, jardun horietarako.
Edonola ere, Juan Carlosek eta Felipek ez dute etxebitza aldaketarik egingo, eta egun bizi diren tokian bizitzen jarraituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri