Krisia PSOE-n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lopez Aguilar ez da PSOEren idazkari nagusi izateko hautagai izango

Eurodiputatu eta Justizia ministro ohiak baztertu du hautagaitza aurkeztea, bere ustean, ez duelako denborarik izango beharrezko babesa jasotzeko.
lopez aguilar
lopez aguilar

Juan Fernando Lopez Aguilar eurodiputatu eta Justizia ministro ohiak baztertu egin du PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztea, bere ustean, ez duelako denborarik izango beharrezko babesa jasotzeko, eta ziur agertu da babesa lortzen duenak alderdia "berpiztearen" alde egingo duela, eta ez bazterketaren alde.

Lopez Aguilarrek azaldu duenez, asteburu osoa eman du gogoeta "sakona" egiten, bere familiarekin batera, Kanarietan, aurkeztuko zen erabakitzeko.

Aguilarrek ezetz erabaki du, nahiago duela botoak gehiago ez sakabanatzea, alderdiak bat egitea behar duelako "egonkortutako pesimismoarekin" bukatzeko ahalik eta arinen.

Horren arabera, Europako Parlamentuan bost urte "bizi" igaro eta aurreko hauteskunde kanpainan egindako lanaren ondorioz, ezin izan du gauetik goizera aktibatzeko gaitasuna duen plataforma bat prestatu, babesak batzeko, eta are gutxiago kontuan hartuta inork ez zuela espero ezohiko batzar bat egitea.

Alfredo Perez Rubalcabaren erabakiak agendan izandako eraginak, horren iritzian, lana erraztuko die plataforma horiek primarioetara begira prestatzen hilabeteak daramatzatenei.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X