Ordizian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk 'euskal ekimenak oztopatzeko jarrera' duela salatu du Urkulluk

Espainiako Gobernua "euskal autogobernuaren kontra doan zentralizazio prozesuarekin eta Jaurlaritzak hartzen duen erabaki guztiekin itsututa" dagoela salatu du, "liskar bila dabilelako".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Rajoy tematuta dago Euskadiko autogobernuaren kontra

Iñigo Urkullu lehendakaria "gogaituta" agertu da PPk "euskal ekimenen aurrean duen jarrera oztopatzailearekin". Ondorioz, Espainiako Gobernuari "gobernatzen jarduteko eta euskal herritarrak bakean uzteko" eskatu dio.

Urkulluk Ordiziako Goierri Eskolako 50. urteurreneko ekitaldian egin ditu adierazpenok. Estatuaren "zentralizatzeko" ahaleginak salatu ditu bertan, LOMCE eta Kanpo Ekintzen Legea adibide moduan jarrita. Jaurlaritzak helegitea aurkeztu du jada bi lege horien aurka.

Lehendakariaren iritziz, "Espainiako Gobernua zentralizazio prozesuarekin itsututa dago, Jaurlaritzak hartzen duen erabaki bakoitzarekin itsututa; liskarra nahi du".

"Zaila da gobernatzen jardun eta euskal herritarrok bakean uzteko ez esatea, gogaituta baikaude euskal ekimenen aurrean duten jarrera oztopatzailearekin, baina ez gaituzte geldiaraziko", ohartarazi die Madrilgo Exekutiboko kideei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X