Profila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Navarro, PSOEko zuzendaritzara itzuli den eskarmentu handiko petsona

PSOEko buru izango den lehen emakumea da 135 urtean; izaera exekutiboa baino sinboliko gehiagoko kargua.
Micaela Navarro
Micaela Navarro. EFFE

Micaela Navarro PSOEko presidente berria hamarkada bat geroago itzuli da alderdiko zuzendaritza batzordera. Emakumearen Partaidetzako idazkaritzan (1997-2000) eta Berdintasunekoan (2000-2004) izan zen.

Navarro (Andujar, Jaen, 1956) PSOEko buru izango den lehen emakumea da 135 urtean. Jose Antonio Griñan andaluziarraren kargua ordezkatuko du.

Egun, Andaluziako PSOEko presidentea da, 2013ko azarotik. Urte horretan itzuli zen Andaluziako politikako lehenengo lerrora.

Berdintasun eta Ongizate sozialeko kontseilaria

PSOEko presidente berriak Alfredo Perez Rubalcaba babestu zuen azken kongresu federalean. Andaluziako federazioak Carme Chacon bermatu zuen. Navarro zortzi urtez izan zen Berdintasun eta Ongizate sozialeko kontseilaria, Manuel Chavesekin eta Jose Antonio Griñanekin batera.

2012an, alderdiaren eskualdeko kongresuan giltzarria izan zen sektore kritikoak % 30aren babesa jaso eta Jose Antonio Griñanen alde bozkatu ez zezan PSOE-Ako idazkari nagusia izateko.

Orduan eskualdeko zuzendaritzatik irten zen, eta, 2012ko hauteskunde autonomikoen ostean, Griñanek ez zuen gobernu berria osatzeko harekin kontatu.

PSOE-Ako presidente

PSOE-Ako presidente izendatzearekin batera, Susana Diazek pauso erabakigarria eman zuen, alderdiak bilatzen zuen batasuna lortzeko.

Esperientzia handia gizarte gaietan

Izaera adeitsua izanez, Andaluziako Gobernuaren parte izan den zortzi urteetan galdeketetan gehien baloratutako kontseilarien rankingean buru izan da.

Navarrok esperientzia handia du gizarte gaietan eta emakumearen eskubideen defentsan. Gai horiek erdiratu dute haren lana udalean, Senatuan eta Kongresuan. Partaidetza handia izan zuen genero-indarkeriaren legean, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X