Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Batzorde Nazionalak kontsultaren erabakia Kataluniarena dela esan du

Kontsulta deitzeko erabakia Kataluniarena da, “inolaz ere ez” auzitegi batena, Konstituzionalarena. Azken hori ez du “legitimatutzat” ikusi, eta “guztiz politizatuta” dagoela adierazi du.
Carme Forcadell
Carme Forcadell Kataluniako Batzorde Nazionaleko presidentea. EFE

Carme Forcadell Kataluniako Batzorde Nazionaleko presidenteak ostiral honetan esan duenez, azaroaren 9an kontsulta deitzeko erabakia Kataluniarena da, “inolaz ere ez” auzitegi batena, besteak beste, Konstituzionalarena. Azken hori ez du “legitimatutzat” ikusi, eta “guztiz politizatuta” dagoela nabarmendu du.

TV3ri eskainitako elkarrizketan, Forcadellek hitz horiek esan ditu Gobernuak kontsulten legearen (irailean onartuko dute Parlamentuan) eta erreferenduma deitzeko dekretuaren aurka aurkeztea aurreikusita dagoen helegitearen inguruan.

Forcadellek adierazi du prozesu hau “ez dela erraza” izaten ari, halere, “erabakiak katalanena eta haien ordezkariena” izan behar duela argi dutela nabarmendu du, “ez auzitegiena”.

Eskozian irailaren 18an egingo duen independentzia erreferendumari dagokionez, deialdia baloratu du emaitza dena dela izanda ere, “arazo politikoei irtenbidea politikoki jartzen zaiela eta ez judizialki erakutsi duelako munduaren aurrean”.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X