Bakea, krisia, hauteskundeak eta galdeketak, lan-urte ardatzak
Rajoy-Urkullu bilera
Uda ostean ikusiko dute elkar bi mandatariek. Mahai gainean, duela hilabete batzuk lehendakariak galdegindako gaiak izango dira, berriz ere, oraindik ere Espainiako presidentearen erantzunik ez duten neurrian: bakegintzan eta kartzela politikan urratsak emateko eskariak ez du inungo oihartzunik izan, ezta lehendakariak ETAko presoekin legearen barruan neurriak hartzeko aurkezturiko plangintzak ere.
Gainontzean, Abiadura Haundiko Trenaren lanak azkartzeko Jaurlaritzak ardura bere gain hartzeko proposamenari ere entzungor egin dio orain arte Madrilek. Forondako aireportuari bultzada emateko eskariak, ere bai. Kupoaren inguruan Jaurlaritzak eta Ogasun ministerioak kalkulo ezberdintasun haundiak dituzte, oraindik.
Ikusteke dago bilera horrek zenbaiteraino xamurtzen duen geroz eta ondatuago dagoen hartuemana. Rajoyren gobernuaren ajendan ez da lehentasuna ez Euskadi, ezta bakegintza ere, krisi ekonomikoa eta Kataluniako herri galdeketan murgildurik dagoen honetan. Lehendakariaren eskaerei muzin eginez gero, ez litzateke baztertu behar Urkullu eta Rajoyren hartuemana erabat hoztea.
Aurrekontuak
Ikasturte berriarekin batera erakunde ezberdinek datorren urteko kontuak onartzeko babes politikoa lortzen saiatu beharko dute. Iaz, Jaurlaritzak PSE-EErekin egindako akordioari esker lortu zuen aurrekontuak onartzea. Urkulluk adierazi du, aurten ere, adostasun berbera lortu nahiko lukeela sozialistekin, baina ikusteke dago Idoia Mendiaren PSE-EE-k bultzada hori emango ote dion Gasteizko gobernuari. Momentuz, Pastor bizkaitarrak ohartarazi du "oso zaila" izango dela aurten Jaurlaritza babestea. Foru aldundien nahiz udal askoren aurrekontuak ere elkar-ulertze politikoaren arabera onartuko dira.
Krisia
Hori da, Jaurlaritzaren arabera, lehentasuna. Horrekin batera, Udal Legea da eskuartean duen lege proiektu haundienetakoa. Lehendakariak bi mezu eman zituen pasa den ostegunean Miramar jauregian: krisiaren okerrena iragan dugu, eta krisitik ez da austeritatearekin soilik irteten, zorroztasunarekin baino.
Bakegintza
Itxuraz, geldialdi batean murgilduta dago ETAren amaiera prozesua. Nazioarteko ikuskatzaileek desarmearen hasera iragarri ondoren, ETA-ren agiria etorri zen uztailean bere egitura lojistikoak indargabetzeko urratsak ematen hasia zela iragarriz. Bestelako aurrerapausirik ez da izan. Ez dago mugimendurik kartzeletan, Espainiako gobernuak ez baitu kartzela politikan aldaketarik egingo. Legebiltzarrean, bake eta normalizaziorako ponentziak EAJ eta Bildurekin bakarrik lanean jarraituko ote duen ikusteke dago. Loiuko autobusen erretzeak kezka piztu du, nahiz eta Sortuk gaitzetsi egin duen. Poliziak, halere, ez du uste indarkeriaren aldeko eszisio garrantzizkorik gertatzeko arriskurik dagoenik.
Udal eta Foru hauteskundeak
Maiatzeko hauteskundeei begira, alderdi guztiak hasiko dira euren lan tresneriak martxan jarri eta hautagaitzak aurkezten. Oraindik ere inkognita asko dago mahai gainean: Jose Luis Bilbao izango al da Bizkaiko hautagaia? Bilboko alkategai nor jarriko du EAJ-k? Gipuzkoako Aldundirako zein izango da EH Bilduren hautagaia? Nafarroan ere hauteskundeak izango dira udaberrian. Barcinak pasa den ostiralean iragarri zuen UPN-ren presidentegaia izango dela, berriro. Geroa Bai-n, litekeena da Uxue Barkos izatea bere apustua.
Kutxabank
Fundazio bankario bihurtzeko Bizkaiak eta Arabak eman dituzten urratsak emango al ditu Gipuzkoak? Indar politikoek eta sozialek zeresana izango dute sakoneko erabaki honetan.
Eskozia eta Kataluiniako prozesuak
Bi prozesuok Euskadin izan dezaketen eragina ikusteke dago. Urkulluk Eskozia hautatu du eredu moduan: elkarrizketa eta adostasunaren bidetik lorturiko estatus berri baten bidea iradoki du lehendakariak, eta alderdien arteko lanean jarri du hizpidea. Ez du, beraz, inongo estatus aldaketa edo herri galdeketarik bultzatuko adostasun politiko zabal bat gabe. Legebiltzarrak, bitartean, autogobernu ponentzia izango du ardatzetariko bat aurten.
Bestela, PSE-EEk eta PSN-k kongresua egingo dute, Patxi Lopez eta Roberto Jimenezen ordezkoak aukeratzeko. Idoia Mendia da, oraingoz eta itxura guztien arabera, Euskadin hautagai bakarra. Bien bitartean, Laura Mintegik hurrengo egunotan utziko dio EH Bilduren legebiltzareko bozemaile izateari.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.
EH Bilduk Nerea Kortajarena aukeratu du Donostiako alkategai
Kortajarena EH Bilduren Programa idazkaria da gaur egun, eta legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean 2016tik. Azken hauteskunde autonomikoetan EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen, eta "emaitza historikoa" lortu zuen, botoen % 40 gainditzea ahalbidetuz.