Harremanak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ eta Sortu berriz bildu dira, bakea eta subiranotasuna hizpide

Maribi Ugarteburu Sorturen Bizkaiko koordinatzaileak adierazi duenez, gaurkoa "bilera bat gehiago da, ez da hasiera, ezta amaiera ere".
PNV-Sortu-Manifestazioa-EFE
PNV-Sortu-Manifestazioa-EFE

EAJren eta Sorturen ordezkariak Bilbon bildu dira gaur bake prozesuari buruzko eta estatus politiko eta juridiko berri baterako elkarrizketekin jarraitzeko, bilerako parte-hartzaileek jakitera eman dutenez.

Uztailaren 24an egin zuten lehenengo gisa honetako bilera, "aldebiko harremanak bideratzeko" helburuarekin, bake prozesuaren eta ETAko presoek eman beharreko pausoen inguruan ika-mikak izan ostean.

Aldi hartan, Andoni Ortuzar EAJren presidentea eta Joseba Aurrekoetxea burukidea izan ziren ordezkari jeltzaleak, eta ezker abertzaleak Hasier Arraiz eta Rufi Etxeberria bidali zituen.

Oporraldiaren ostean biltzen jarraitzea adostu zuten bi alderdiek, nahiz eta bien artean dauden aldeak nabarmenak izan, eta "elkarlanerako oinarriak" jartzeko lanean jarraituko dute.

Gaurko bileraren inguruan Maribi Ugarteburu Sorturen Bizkaiko koordinatzaileak adierazi duenez, "bilera bat gehiago da, ez da hasiera, ezta amaiera ere", esan du Bilbon egindako prentsaurreko batean. Gainera, "eztabaida alderdikoiak" eta "hauteskundeetara begira egindako epe motzeko planteamenduak" alde batera utzi" eta gizarteak eskatzen duen alderdi nazionalisten indar metaketari erantzunda egin dute.

Ugartebururen ustean, bi alderdiek erabakitzeko eskubidearen alorrean "bat egiten duten puntuak" bilatu behar dituzte, bi alderdien arteko liskarretatik "harago eta sakonago" joanda, "oinarrizko eskubideetan" eragiten duelako.

Blera hasi aurretik, Hasier Arraiz Sorturen presidenteak iragarri du EH Bilduk bilera-sorta abiatuko duela, "Katalunia jasotzen ari den ezezkoari erantzungo dion adostasun bat Euskal Herrian lortzeko", eta baliteke proposamen hori gaur bertan jakinaraztea jeltzaleei.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchez: "Zer gehiago gertatu behar da larrialdi klimatikoaren aurkako ituna babesteko?"

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du "larrialdi klimatikoak hil" egiten duela eta berriro eskatu du Larrialdi Klimatikoaren eta "negazionismoaren" aurkako Estatu Ituna hitzartzea. Sanchezek gogorarazi du 2026an suteek 170.000 hektarea baino gehiago kiskali dituztela Espainian, iaz baino sei aldiz gehiago. Gainera, suteek dagoeneko hamar hildako inguru eragin dituztela adierazi du, abuztua eta iraila, arrisku handieneko hilabeteetako bi, oraindik aurretik direla.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X