Autogobernuan sakontzea izango da Urkulluren lehentasuna
Iñigo Urkullu lehendakariak urte politiko honetarako dituen lehentasunak agertuko ditu datorren ostegunean Politika Orokorreko Eztabaidan, Eusko Legebiltzarrean; autogobernuan sakontzea, Euskadirako estatus politiko berria ezarrita, izango da lehendakariak helburuen lehen lerroan kokatu duen eginkizuna. Ekonomia suspertzea eta elkarbizitzarako oinarriak finkatzea dira beste bi oinarriak.
Euskal autogobernua eguneratzeko premia jarriko du mahai gainean Urkulluk, osteguneko agerraldian; horretarako, estatus politiko berria ezinbestekoa dela nabarmenduko du lehendakariak. Halaber, Eskozian joan den astean izandako erreferendumaren ostean, autogobernuaren inguruko eztabaida inoiz baino beharrezkoagoa dela adieraziko du.
Eskoziak independentziari ezetz esan dion arren, "borondate demokratikoa izanda, akordioak posible dira", esango du Urkulluk bere hitzaldian. "Bide demokratikoak erabilita proposatu behar dira helburu nazionalak", jaso du, hitzez hitz, Urkulluk hitzaldirako zirriborroan.
Bakea eta elkarbizitza
Bake eta elkarbizitzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusia Bake eta Elkarbizitzarako Plana, hasieratik bukaeraraino, bere horretan garatzea izango da.
ETAk borroka armatua bertan behera utzi zuela hiru urte betetzear dauden honetan, Urkulluk adieraziko du elkarbizitza eta bakea finkatzeko "sendagaiak" ondorengoak direla: eragindako mina aitortzea, elkarrizketa eta elkarbizitzan gutxieneko adostasunak lortzea EAJ, ezker abertzalea, PSE-EE eta PPren artean. Hori lortzeko, Euskadin "erremintak eta ahalmena" egon badaudela defendatuko du Urkulluk.
Ekonomia
Maila ekonomikoan legealdi honetan egin den lana errepasatuko du Urkulluk, eta, ondoren, 2015erako Eusko Jaurlaritzak martxan jarri nahi dituen ekimenak azalduko ditu. Europak krisi ekonomikoan murgilduta jarraitzen duela gogoraraziko du lehendakariak eta euroguneko gobernu guztiei ekonomia egonkortzeko neurriak hartzea dagokiela nabarmenduko du.
Euskadirentzako aurreikuspen ekonomikoak aurten "hobeak" direla ere azpimarratuko du bere hitzaldian Urkulluk. "Egoera egonkortzea lortu da, eta baikor egoteko adierazleak ditugu, tartean zalantzak dauden arren", esango du. Hori dela eta, egoera ekonomikoaren aurrean "zuhurtzia" eskatuko du. Ildo honetan, enplegua sortzea, batez ere, gazteen artean, lehenetsiko du Jaurlaritzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu du Plus Ultra auzian, eta dirua zuritzeagatik ikertuko du
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Inputatu gisa deklaratu beharko du Zapaterok ekainaren 2an.
Zapaterok ziurtatu du “inoiz” ez duela Plus Ultraren aldeko gestiorik egin
Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, bere "jarduera publiko eta pribatu guztia legea erabat errespetatuz egin da beti".
Gobernuak espero du “Justiziak justizia egitea” Zapaterorekin, eta haren ondarea defendatu du
Gobernuko bozeramaile Elma Saizek adierazi du pandemian hainbat airelineari emandako maileguek enpresak eta lanpostuak salbatzeko aukera eman zutela.
Zer da Plus Ultra auzia eta zer lotura du, ustez, Zapaterorekin?
Ustezko ustelkeria auzia 2021ean Plus Ultra konpainiari emandako 53 milioi euroko erreskate publikoarekin lotuta dago. Auzitegi Nazionala ikertzen ari da ea Zapaterok bitartekari lana egin ote zuen erreskatea lortzeko, ordain ekonomikoen truke.
PSOEk Zapatero babestu du, Plus Ultra auzian inputatu ostean
Justiziarekiko errespetua eskatu dute sozialistek, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren errugabetasun-presuntzioa azpimarratu dute.
Zapateroren inputazioaren osteko erreakzioak: PPk Sanchezek agerraldia egin dezala eskatu du, eta Voxek, zentsura mozioa
Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera deitu du datorren ekainaren 2an, Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskatearen auzian. Albisteak erreakzio soka luzea ekarri du panorama politikoan.
Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko Bilbo hautagai izango den zalantzak dituela aitortu du Etxanobek
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, inplikatutako erakundeek "hausnarketa sakona" egiten jarraitzen dute Bilbo 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitzetako bat izateko aukerari buruz. Bestalde, sozialistek eta popularrek Etxanoberen zalantzak kritikatu dituzte eta aukera "historikoa" dela uste dute.
Krisia “gainditutzat” eman dute Nafarroako Gobernuan
Hezkuntza itunduaren harira joan den ostegunean parlamentuan izandako haustura konpontzeko goi-bilera egin dute exekutiboa osatzen duten hiru alderdiek.
Pandemien Itunari "behin betiko bultzada" ematea eskatu du Pedro Sanchezek, "osasun globala indartzeko"
Espainiako Gobernuko presidenteak Munduko Osasun Erakundearen (MOE) 79. batzarrean parte hartu du, Genevan (Suitza). Bertan, munduko herrialde guztietan osasuna hobetzeko neurriak hartzearen alde egin du, eta azpimarratu du lan egin behar dela arreta ona jasotzea sorterriaren araberakoa izan ez dadin.
Andaluziako hauteskundeen gakoak: PSOEren hondoratzea, PPren garaipen gazi-gozoa eta Voxen “lehentasun nazionala”
PSOEk laugarren kolpea jarraian jaso du hauteskunde autonomikoetan, eta inoizko emaitzarik txarrena lortu du. PPk nagusi dela berretsi du, baina Vox beharko du berriro.