EH Bildu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak Casanova legebiltzarkideari buruzko ikerketa ireki du

Dignidad y Justicia elkarteak salaketa ipini du, EH Bilduko legebiltzarkideak 2016ko azarora arte kargu publikorik ezin duela izan argudiatuta.
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideari buruzko ikerketa irekiko du, Dignidad y Justiciak salaketa jarri ondoren. Elkartearen arabera, EH Bilduko legebiltzarkideak ezin du 2016ko azarora arte kargu publikorik izan.

Auzitegi Gorenak zazpi urte eta sei hilabeterako ezgaitu zuen 18/98 sumarioaren baitan, Ekineko kide izatea egotzita. Casanova 2011ko azaroaren 11n irten zen kartzelatik.

Dignidad y Justiciaren salaketaren ondotik hasitako izapideen inguruko informazioa helarazi dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzari. Orain, Iker Casanovak kargu publikorako gaitasunik gabe eman beharreko denbora bete duen ikertu beharko du Fiskaltzak.

"Abiapuntu gisa Auzitegi Gorenak epaia eman zuen eguna hartuz gero, hau da, 2009ko maiatzaren 22a, inhabilitazio zigorra 2016ko azaroaren 22an beteko du Iker Casanovak", Dignidad y Justicia elkartearen arabera.

Iker Casanova irailaren 2az geroztik da legebiltzarkidea, Laura Mintegiren ordez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X