CiU: 'A9ren erantzukizun guztia bere gain hartuko du Generalitateak'
Jordi Turull CiU alderdiak Kataluniako Parlamentuan duen bozeramaileak azpimarratu duenez, Generalitateak azaroaren 9rako deituta dagoen galdeketaren "erantzukizun guztia bere gain hartuko du, izan ere, Kataluniako Gobernuak kontsultaren buru izateko konpromisoa du, eta halaxe egingo du", argudiatu du.
Catalunya Radio irrati kateari egindako adierazpenetan azaldu duenez, prozesu parte-hartzailea normaltasunez egingo dela "zainduko" du Gobernuak. Nabarmendu duenez, igandean "bere lekuan" egingo dira hautetsontziak.
Turullen hitzetan, "Kataluniako herriak emandako agindua" betetzen ari da Masen gobernua eta, beraz, kontsulta alternatiboa egiteko"zilegitasun demokratiko guztia du".
Adierazpenok Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionala bilduta dagoen bitartean egin ditu Turullek. Ikusmin handia dago Kataluniako alderdiak eta 50 erakunde sozialetik gora biltzen duen Itunak erabaki dezakeenaren harira. Aurreikuspenen arabera, gizarte zibila izango da igandeko galdeketaren antolatzailea.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri