Kontrol saioa Kongresuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako foraltasuna, Gobernuaren eta Amaiurren arteko eztabaidan

Nafarrak eta bertako foraltasuna ''ez errespetatzea'' egotzi diote elkarri. Wertek, bestalde, Katalunia izan du hizpide.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Foraltasunari buruzko ika-mika, PPren eta Amaiurren artean

Alfonso Alonso Espainiako Gobernuko Osasun ministroak eta Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak Nafarroako foraltasuna ''ez errespetatzea'' egotzi diote elkarri asteazken honetan Diputatuen Kongresuan egin duten kontrol saioan. Hain zuzen ere, Nafarroak kalamu klubak arautzeko onartutako legearen aurka Espainiako Gobernuak jarritako helegiteak piztu du eztabaida.

"Errespeta ezazu Nafarroa! Zer egin nahi duzue Nafarroarekin? Zein da zuen proiektua Nafarroan? Zuek zarete Nafarroako foraltasuna eta autonomia arriskuan jartzen dituzuenak, Nafarroako herritarren identitatea husten duen proiektu politiko batekin'', esan dio Amaiurri Alonsok.

Sabino Cuadrak egindako galderari erantzun dio horrela ministroak, Amaiurreko diputatuak kalamu kluben legearen kontrako helegitearen inguruan itaundu ostean. Hain zuzen ere, helegite hori nafarrekin, bertako erakundeekin eta demokraziarekin ''errespetuzkoa'' den galdetu du Cuadrak.

Gaztelaniazko ikasketak Katalunian

Bestalde, Jose Ignacio Wert Hezkuntza eta Kultura ministroak CiUri ohartarazi dio ''diskriminazioa'' eragiten duela ikasketetan komunikazio hizkuntza gisa gaztelania aukeratzen duten ikasleei banakako arreta eskaintzea. ''Ohiko hizkuntza oinarri hartuta ikasgeletan taldetan banatzeak eragiten duen diskriminazio egoera ia berdina sortzen du'' beste horrek ere, Werten hitzetan.

CiUk Kongresuan duen bozeramaileak ''azalpen errealak'' eskatu dizkio Werti, Gobernuak Kataluniako matrikulazio prozesua berriz irekitzeko jarritako helegitearen inguruan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X