Gure Esku Dagok 'etorkizuna josiko du' gaur euskal hiriburuetan
Iritsi da martxoan iragarritako ekitaldi erraldoiaren eguna, eta Gure Esku Dagok prest ditu Euskal Herriko bost hiriburuetan egitekoak dituen ekitaldiak.
Iazko giza-katearen ondoren, aurten hautestontzi handia osatzea da helburua, auzoz auzo, herriz herri, egindako oihal zatiak elkartuta. Oihal zati bakoitzean, erabakitzeko eskubidearekin bat egiten duen herritar orori bere borondatea, bere asmoak, itxaropenak, ametsak ezartzeko proposatu dio Gure Esku Dagok, "bere borondate propiotik Gure Esku Dago dinamikaren parte izan dadin".
Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen pedagogian sakontzea eta dinamika beraren hedapena jarri zituen kurtso honetarako helburu moduan. Hori kontuan hartuta, "adierazgarria da, benetan, dinamikak izan duen hedapena. Izan ere, iaz 170 herri/auzo batzorde sortu ziren Euskal Herrian zehar. Aurten, dagoeneko 232 herri/auzo batzorde antolatu ari dira Gure Esku Dago dinamikan", nabarmendu du plataformak.
Gaurko egunari dagokionez, ekitaldiak Iruñan, Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango dira, eguerdian hasi eta gauera arte. Gainera, eguraldi paregabea izango da Euskal Herri osoan, iragarpenaren arabera.
Hala, Baionan (Lapurdi) 12:00etan izango da ekitaldi nagusia, Christian Belascain errugbi zelaian. Ez hori bakarrik, gainera, bertsolariak, kantak, musika eta boto-kutxa eraikitzeari ekingo diote eguerdian. Ondoren, sorpresatxoren bat egongo dela iragarri dute antolatzaileek.
Bilbo
Gainerako hiriburuetan 17:30ean egingo dituzte ekitaldi nagusiak (Gasteizen izan ezik). Halere, esaterako, Bilbon oihal katea egingo dute eguerdian, Euskalduna zubia eta Areatza artean. Ondoren, 12:30ean, Areatzan festa giroa, Jolastokia Ripan, eta Kale animazioa izango da Alde Zaharrean eta Bilbo Zaharrean.
13:00etan bertso saioa, Fredi Paya, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue bertsolarien eskutik. Arenaleko Nasan Trikizioren erromeriak giroa alaitu bitartean. Handik gutxira, 14:30ean, Arenaleko Kioskoan Kherau taldearen kontzertua eskainiko dute.
16:30ean, San Mames Barriko ateen irekiera egingo da eta, 17:30ean, ekitaldi nagusia. Horrezkero, 20:30ean, Arenaleko Nasan, Oxabi erromeria eta lagunak: Xabihoo (Enkore), Ibon (Itziarren semeak), Francis (Doctor Deseo), Maria (Siroka), Naroa (Izerdi Gorria), Miren Amuriza eta Oihana Bartra, Yogurinha Borova, Tor eta Txorroba magoak, Mikel Martinez eta Patxo Telleria.
Zelai Nikolas Gure Esku Dagoren bozeramaletako batek esan duenez, "dena prest" dago San Mames Barria "erabakiaren katedral bihurtzeko".
"Dena prest daukagu San Mamesen herritarren erabakitzeko eskubidearen aldeko borondatea eta konpromisoa elkartzeko. Katedrala erabakiaren katedral bihurtuko dugu", esan du Nikolasek ohar baten bidez.

Donostia
Donostian, 12:00etan ere, oihal katea burutuko dute Urumeako sei zubietan (Kursaaleko zubitik Realaren zubira). Ondoren, 12:30ean, sei zubietatik kalejirak egingo dituzte Anoetako estadioraino. Bitartean, Bulebarrean: herri dantzak Alde Zaharrean kantu jira, kaskarinak eta Donostiako Txistulariak. Ilunben, familia gunean ?Ilunbe izarrez argitu? ikuskizuna (Txirri, Mirri, Txiribiton + Pirritx, Porrotx eta Marimotox + Gu ta gutarrak + Gipuzkoako pailazoak) eta kontzertuak Anoeta inguruan (Lain, Rat- Zinger).
14:00etan Ilunben Irri bazkaria egingo dute parte hartzaileek eta, Anoeta inguruan, Eratu, Arkada, Tajon Prieto eta Bad Sound System taldeen kontzertuek berotuko dute giroa.
16:30ean ateen irekiera Anoetan eta, 17:30ean, ekitaldi nagusia. 20:00etan, Anoeta Kanpoan, A aldean: Erromeria eta herri dantzak, eta, B aldean: Kontzertuen segida: Su Ta Gar, Glaukoma, Ze Esatek eta Skakeitan.

Gasteiz
Gasteizen, 12:00etan oihal kalejira hasiko dute, Konstituzio Plazatik Andra Mari Zuriaren plazaraino. Ibilbidea ondorengo kaleetatik osatuko dute: Calle Honduras - Avda. Gasteiz - Sancho el Sabio - Magdalena - Prado -Virgen Blanca. 14:00etan izango da ekitaldi nagusia, Andra Mari Zuriaren Plazan, eta argazki erraldoia aterako da oihal-kalejira Plazara iristen denean.
15:00ak aldean hasiko dira hautestontzi erraldoia eraikitzen eta, 15:30ean, kontzertuak egingo dituzte Etxauriko aparkalekuan, Los Chikos del Maíz , Gose, Aberri Txarrak eta Joselu Anaiak taldeen eskutik.

Iruñea
Azkenik, Iruñean, bost plaza lotuko dituzte oihal katea eratuta, 12:00etan: Udaletxe plaza, San Frantzisko plaza, Santa Ana plaza, Gaztelu plaza, Burgoen plaza (nahiz eta 17:30ean hasiko den ekitaldia).
12:30ean, "Kultur Eztanda": Udaletxe plazan, dantzariak; Gaztelu plazan: joter@s; Burgoen Plazan: herri kirolak; Santa Ana Plazan: umeen txokoa eta, San Frantzisko plazan: bertsolariak.
Zezen Plazan izango da Nafarroako hiriburuko ekitaldi nagusia, esan bezala, 17:30ean. Ondoren, ospakizunaren ordua helduko da 20:00etan, Esne Beltzaren kontzertuarekin, Zezen Plazan.
Bestalde, Mikel Sotoren ustean, azken hilabeteetan ikusi dute "hiritar nafarrak erabakitzen hasi direla" eta "gauza guztien inguruan erabaki" nahi dutela; hori dela eta, espero dute "gaurko eguna horren isla izatea".
"Zantzu guztien arabera egun handia izango da, hasteko eguraldiari dagokionez, eta horrek jendea animatuko du", esan du Sotok. Gainera, azpimarratu du sarreren salmenta bide onetik doala, hortaz, plaza betetzea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".