Gogora Institutua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mancisidor, Etxeberria eta Loza, Memoriaren Institutuko 'adituak'

Hala erabaki du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Bateraezintasun Batzordeak. Mancisidor, Etxeberria eta Loza Gogora Institutuko zuzendaritza batzordean arituko dira.
Paco Etxeberria
Paco Etxeberria

Mikel Mancisidor Unesco Etxeko zuzendari ohia, Francisco Etxeberria Aranzadiko presidentea eta Jesus Loza PSE-EEko legebiltzarkidea izango dira Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko “aditu independenteak”.

Eusko Legebiltzarreko Bateraezintasun Batzordeak gaur goizean onartu du proposamena, eta, ondorioz, Mancisidor, Etxeberria eta Loza Gogora Institutuko zuzendaritza batzordean arituko dira aurrerantzean.

Bestalde, legebiltzarkideek ere aukeratu dituzte euren ordezkariak. Iñigo Iturrate (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rodolfo Ares (PSE-EE) eta Carmelo Barrio (PP) legebiltzarkideak egongo dira institutu horren zuzendaritza taldean.

Iñigo Urkullu lehendakaria izango da Gogora Institutuko presidentea, eta Aintzane Ezenarrok egingo ditu zuzendari lanak. Zuzendaritza Batzordean, berriz, Jaurlaritzak proposatutako bost kide, lau legebiltzarkide, Aldundietako hiru ordezkari, udal erakundeetako beste hiru eta Legebiltzarrak izendatutako hiru adituak izango dira.

EH Bilduk ez du Lozaren hautagaitza babestu, “independente moduan egoteko baldintzak” betetzen ez dituela argudiatuz. “Meritu bakarra du Lozak”, EH Bilduren iritzian: “PSE-EEn kargudun izatea”.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X