Terrorismoaren biktimak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EE: 'Ulertezina da GALen biktimei kalte-ordainak ukatu izana'

"Epai irmoekin kondenatu ez dituztenek eta terrorismoarekin lotura ezaguna izan ez dutenek ezin dute bereizketa hau pairatu", salatu du Idoia Mendiak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Idoia Mendiak ezkerreko eredua zabaltzeko borondatea iragarri du

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak uste du "ulertezina" dela Auzitegi Nazionalak kalte-ordainak ukatu izana GALen biktimei. ETArekin lotura izan lezaketelako hartu zuen erabakia epaileak.

Hori horrela, biktimei lotuta egon litekeen edozein erabaki "justizia, egia eta ordaina" oinarri hartuta hartu behar dela adierazi du Mendiak, eta "terrorismoaren biktima guztien arteko berdintasuna" bultzatzearen alde agertu da.

"Horrenbestez, epai irmoekin kondenatu ez dituztenek eta terrorismoarekin lotura ezaguna izan ez dutenek ezin dute bereizketa hau pairatu", salatu du Mendiak.

Buruzagi sozialistak gogorarazi duenez, kalte-ordainak ukatu dizkietenen artean Joxean Lasaren senideak daude, Euskadin bizikidetza espazioak bilatzen "buru-belarri" aritzen badira ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X