Sakabanaketaren inguruko txosten ekonomikoa aurkeztu du Etxeratek
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak elkarretaratzea egin du Loiolako Basilikaren atarian, xede izanik euskal presoen sakabanaketa salatzea. Gauzak horrela, 100 bat kide bildu dira bertan, eta presoen itzulera eskatu dute hainbat kartelen bitartez. Gainera, 'euskal presoak, etxera' oihuak ere bota dituzte.
Loiolako San Inazioren omenez, meza egin dute Loiolako Basilikan, Azpeitian, eta bertan hainbat agintari politiko izan dira, tartean, Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua, Ana Oregi eta Ricardo Gatzagaetxebarria sailburuak, Eusko Legebiltzarreko eta Batzar Nagusietako presidenteak (Bakartxo Tejeria eta Eider Mendoza), eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea.
Agintarien presentziaren harira, Etxeratek presoen sakabanaketaren inguruko txostena eman die Eusko Jaurlaritzako agintariei. Urrutian preso dauden senideei eta adiskideei egin beharreko bisitek zer nolako dirutzak eraman dituen azpimarratu dute Etxeratekoek.
Gainera, sufrimendu fisikoa, psikologikoa eta ekonomikoa salatu dute, eta dispertzioarekin amaitzeko deia egin diete agintariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri