Jaurlaritza: 'Atxiloketak ETAren amaieraranzko beste urrats bat dira'
Eusko Jaurlaritzak uste du Ipar Euskal Herrian izandako atxiloketak ?ETAren amaieraranzko beste pausu bat gehiago? direla. Alabaina, gogora ekarri du erakunde armatuaren ?amaiera ordenatuaren? aldekoa dela eta horretarako proposamen zehatz bat aurkeztu zuela joan den abenduaren 24an.
Josu Erkorekak esan duenez, ?aurkeztu zaizkion proposamenak ukatuz eta armagabetzea eta amaiera atzeratuz, ETAk onartu egiten du Poliziak desagerrarazteko aukera; beraz, ETArena da erantzukizuna?.
Bestalde, ezker abertzaleari ere zuzendu zaio. ?Erreakzionatu egin beharko luke? eta ETAren indarkeriari dagokionenean ?lehenbailehen eman beharko lituzke berarengandik espero diren pausoak?, azpimarratu du.
Kazetarien galderak erantzunda, polizia operazioaren inguruko xehetasunik ez daukala eta, ondorioz, Jorge Fernandezek egindako adierazpena berresteko moduan ez dagoela nabarmendu du. Espainiako Barne Ministroak esan du ?ETA bururik gabe? utzi dutela.
?Ia egia den, baina, tamalez, Barne ministro asko eta asko entzun ditugu behin baino gehiagotan antzeko adierazpenak egiten?, gogoratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri