Rato auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak NDFren biziarteko pentsioa ere bahitu dio Ratori

Nazioarteko Diru Funtsetik jasotzen duen pentsioa ere bahituko diote PPko Gobernuaren presidenteorde ohiari, aurretik 18 milioi euroko ondasunak bahitu ondoren.
Rodrigo Rato PPren Gobernuko presidenteorde ohia. Argazkia: EFE
Rodrigo Rato PPren Gobernuko presidenteorde ohia. Argazkia: EFE

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko epaile batek Rodrigo Ratoren ondasunak bahitzeko agindua eman zuen ekainean, eta, hori dela eta, 18 milioi euro blokeatuta ditu ordutik. Orain, baina, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari izateagatik jasotzen duen biziarteko pentsioa ere bahitzeko agindu du epaileak.

PPren Gobernuko presidenteorde ohia ustelkeria delituak egiteagatik, iruzur fiskalagatik eta dirua zuritzeagatik auzipetu zuten.

Maiatzean, Madrilgo Auzitegiak 18 milioiko fidantza ezarri zion, bere kontu korronteak eta funts-gordailuak desblokeatzeko. Ez du, baina, bermea ordaindu, eta, ondorioz, epaileak ondasun horiek bahitzeko agindu eman du.

Auzipetu zutenean, kontu korronteak, funts-gordailuak, pentsio-planak eta bestelako finantza-produktuak blokeatu zizkioten, kautelazko neurri gisa.

Rato PPko Gobernuaren presidentorde, Ekonomia ministro, NDFko zuzendari kudeatzaile eta Bankiako presidente izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X