Auzitegi Gorena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorenak auzitara eramango du Goioaga ETAko kide izatea egotzita

Amaiurren senatariak azpimarratu du "inputazio guztiak faltsuak" direla eta gogora ekarri du akusazio beragatik epaitua eta absolbitua izan zela 2012an.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Inputazio guztiak faltsuak direla azpimarratu du Goioagak

Auzitegi Gorenak auzitara eramango du Iñaki Goioaga Amaiurren senataria ETAko kide izatea, terrorismoa finantzatzea, Ogasun Publikoaren kontrako delitua, Gizarte Segurantzari iruzur egitea eta dirua zuritzea leporatuta.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak aurreko ekainean helarazi zion Auzitegi Gorenari idatzi bat, Amaiurreko senatariaren kontrako auzibidea abian jartzeko eskaera arrazoitua. Izan ere, senataria izaki, Gorenarena da horretarako eskumena.

Epailearen arabera, froga nahikoa dago senataria ETAren "kartzela fronteko" kide zela pentsatzeko; horregatik, ETAko kide izateagatik inputatzea eskatu zion Auzitegi Gorenari.

Velascoren esanetan, Goioaga BL Abokatuen Kolektiboko kide izateagatik auzipetu behar da, ETAren aginduetara lan egiten duten abokatuak direlakoan.

Goioaga: “Inputazio guztiak erabat faltsuak dira”

Iñaki Goioaga Amaiurren senatariak agerraldia egin du Senatuan eta argi adierazi du “inputazio guztiak erabat faltsuak” direla.

“Inputazio bakar bat bera ere ez da egiazkoa. 2012an, akusazio horiengatik epaitu  eta errugabetzat jo ninduten”, gogoratu du.

Auzitegi Gorenaren jakinarazpenik jaso ez duela eta inputazioaren berri komunikabideen bidez izan duela azaldu du.

“Euskal presoei asistentzia juridikoa eskaini diet eta oso harro nago hortaz; abokatua naiz, baita senataria ere, eta nire profesioa arduraz eta duintasunez aurrera eramaten ahalegintzen naiz”, erantsi du.

Amaiurren senatariak esan du “beldurrik” ez duela eta Auzitegi Gorenaren esku jarriko duela bere burua, “edozein motatako azalpenak eta argipenak emateko”.

Goioagaren iritzian, “jazarpen politiko eta ideologiko baten baitan kokatu behar da hau guztia; Euskal Herriko gatazka politikoaren arazoa poliziaren eta errepresioaren bidez konponduko dutenen erabakia da hau”, kritikatu du.

Gauzak horrela, senatari kargua uzteko asmorik ez duela adierazi du. “Lehendabizi, izapideak eta agerraldiak aztertu behar ditugu. Auzitegi Gorenak deklaratzera deituko didala suposatzen dut, baina oraingoz kargua uzteko arrazoirik ez dago”, zehaztu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X