Gernikako Estatutua bete ez dela salatu du Eusko Legebiltzarrak
Gernikako Estatutua bete ez dela salatu du gaur Eusko Legebiltzarrak, EAJren eta EH Bilduren botoekin aurrera atera den zuzenketa batean. Horrez gain, Euskal Herria "bere etorkizuna erabakitzeko eskubide eta ahalmena duen subjektu politikoa" dela defendatu du Ganberak.
Osoko Bilkura izan da gaur Legebiltzarrean. Autogobernuaren inguruko PSEk proposatutako ekimen bat eztabaidagai izan dute legebiltzarkideek, eta EAJk eta EH Bilduk aurkeztutako zuzenketa bat onartu dute azkenean. Sozialistek Etxebizitzaren euskal Legearen eta 'fracking'a debekatzeko ekimenaren aldeko adierazpena onartzea nahi zuten, baina EAJk eta EH Bilduk bestelako agiria aurkeztu dute.
Adostutako testuan salatu dutenez, Estatutua "eratzeko garaian izandako adostasuna desagertu" da eta eskuduntza guztiak EAEren esku utzi ez izanak "euskal herritarrei kalte egin die maila sozialean eta ekonomikoan".
Horrez gain, Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu zuen eta "2005ean Gorteek, eztabaidatu ere egin barik, errefusatu zuten" Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena ('Ibarretxe Plana' delakoa) aldarrikatu du Legebiltzarrak.
Erabakitzeko eskubideari ere erreferentzia egin dio Ganberak babestutako testuak: "Euskal Herria bere etorkizuna erabakitzeko eskubide eta ahalmena duen subjektu politikoa da. Galdetua izateko eta modu demokratikoan adierazitako borondatea errespetua izateko eskubidea du herri honek".
Elkarri 'mokoka'
Gaiak eztabaida sutsua eragin du Legebiltzarrean. Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak gogor kritikatu du EAJk eta EH Bilduk adostutako testua, ez baitu ekimen sozialistak proposatzen zuena aipatu ere egin. Pastorren hitzetan, "jeltzaleak tranpak egiten ari dira eta ez diote gobernu gisa dituzten erantzukizunei erantzun nahi izan". Kupoa hizpide, "berea balitz moduan" erabiltzea eta Kontzertu Ekonomikoaren "erabilera makurra" egitea egotzi dio Pastorrek EAJri.
Joseba Egibar EAJren eledunak, berriz, EH Bildurekin batera adostutako agiria defendatu du eta Madrileko alderdi nagusiek Kontzertuaren inguruko "eztabaida" piztu dutela kritikatu du. "Ministro eta ministro ohiak paseatzera atera dituzte Kupoa kritikatzeko", esan du, baina helburua "distraitzea" da. "Kontzertu Ekonomikoa zalantzan jarrita distraitu nahi gaituzte Legebiltzar honen aldarrikapen historikoak bazter utz ditzagun", salatu du buruzagi jeltzaleak.
Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarrak ere PSE izan du jomuga. "Tranpa egitea" egotzi die, Legebiltzarrean autogobernua defendatzen dabiltzan bitartean, "Kupoaren kontrako adierazpenak egiten dabiltzalako". Urizarren aburuz, Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea gauzatu beharko luke "ahal bada Eskoziak jarraitutako bidetik, eta ezin bada, Katalunian bezala, inolako konplexurik gabe".
Borja Semper PPko legebiltzarkidea "harrituta" agertu da PSE EAJren "biktimismora" batu delako. Salatu duenez, sozialisten ekimenaren erruz "betiko leloa duen" zuzenketa onartu dute EH Bilduk eta EAJk. Kupoa ere ahotan hartu du Semperrek eta argi utzi nahi izan du bere alderdiak "Kontzertu Ekonomikoa babesten duela, hemen eta edozein lekutan".
Alderdi guztientzat kritikak izan ditu, azkenik, Gorka Maneirok (UPyD). Salatu duenez, PPk eta PSEk "gauza ezberdinak defendatzen dituzte Euskadin eta Espainian" (Kupoaren inguruan ari zen) eta EH Bilduk eta EAJk "Ibarretxe Plana berreskuratu dute".
Zure interesekoa izan daiteke
Langile publikoen finkotasuna bizkortzeko arau aldaketak eskatu ditu Jaurlaritzak Madrilen
Bitartekotasun-tasa murrizteko neurriak hartzea komeni dela adierazi du Euskadik, Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaileak eta Oscar Lopez ministroak izandako lan-bileran. Egonkortze-prozesuen ondoren, % 50 inguruko mailatik % 14 ingurura igaro da, eta legegintzaldiaren amaieran % 8ra hurbiltzea da asmoa.
Eusko Legebiltzarrak eskatu du Lan Agintaritzak enplegua erregulatzeko espedienteak baimentzeko eskumena berreskura dezala
EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Sumarrek babestu egin dute Espainiako Gobernuari eskatzea kaleratze kolektiboen baliozkotze administratiboa berriro derrigorrezkoa izan dadila; PPk eta Voxek, berriz, aurka bozkatu dute.
Melgosak Espainiako Gobernuari ohartarazi dio erregularizazio prozesuaren ondorioak bere gain har ditzala
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Nerea Melgosa sailburuak Sanchezen Gobernua kritikatu du, ez dituelako aintzat hartu Eusko Jaurlaritzak erregularizazio-prozesuari egindako alegazioak; besteak beste, euskara ikasten duten migratzaileen ahalegina aitortzea.
Sidenorren inguruko erabakiak ez du Otegi harritu, baina Israelekiko harremana mahai gainean jartzearen alde agertu da
Auzitegi Nazionalak Jose Antoni Jainaga eta Sidenorren zuzendaritzako beste bi kide genozidiogatik ez ikertzeko hartutako erabakiak ez du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusia harritu. Dena den, haren ustez, fokua Ameriketako Estatu Batuekiko eta Israelekiko harremanetan jarri behar da.
81 biktima politiko gehiago aitortu ditu Nafarroak
Foru Gobernuak biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko hirugarren ekitaldia egin du, eta, guztira, 122 biktima aitortu ditu. Ana Ollok "giza eskubideen errespetuaren eta defentsaren" alde egin du, "zoru etikoa" hor dagoela aldarrikatuz.
Pardo de Verak deklaratu du Aldama Garraio Ministerioan noiznahi ikusten zuela atzera eta aurrera
Auzitegi Gorenean egin duen deklarazioan, Adifeko presidente ohiak ukatu egin du inolako presiorik jasan izana musukoak erosteko edo inor entxufatzeko.
Asironek esan du Aranzadiko etxegabetuei Udalak "behin behineko" irtenbidea eman ahal diela
Joseba Asiron Iruñeko alkateak Aranzadiko eraikina hustea beharrezkoa zela defendatu du, arrazoi humanitarioak eta segurtasun arrazoiak direla eta. Ziurtatu du aterperik gabe geratu diren 98 lagunen kasuak banan-banan aztertzen ari direla, behin-behineko irtenbidea emateko. Udalak behin betiko irtenbiderik ezin duela eskaini esan du, ez duelako horretarako eskumenik. "Irtenbidea erregularizazioa da".
Marlaskak esan du espazio publikoetan arma zurien erabilerari aurre egiteko neurriak "ahalik eta lasterren" hartuko dituela
Pasa den martxoaren 27an aldebiko batzordean arma zuriak eramateari buruzko zigor araubidea zorroztea eta indartzea adostu zuten Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Ildo horretan, arazoari "modu egoki eta koordinatuan" heltzeko lege erreformak egitearen eta gizartea sentsibilizatzearen beharra azpimarratu du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak.
Voxen diputatu bat Kongresuko Osoko Bilkuratik kanporatu egin dute, Presidentetzako kideei aurre egiteagatik
Voxen Konstituzio Batzordearen bozeramaileak, José María Sánchez Garcíak, Kongresuko presidenteordeari eta letratu bati aurre egin die astearte honetan. Hainbat aldiz abisu eman diote, eta, azkenean, kanporatu egin dute. Sánchez García kexu zen ERCren diputatu batek, Jordi Salvadorrek, irain larriak egin zizkiola, hala nola “hiltzailea”, “ezjakina” eta “kriminala” esanez.
Torresek iragarri du Parte hartze Instituzionalari buruzko euskal Legean "parte hartu" nahi ez duten sindikatuen aurrean "diskriminazioak" ezarriko dituztela
Lehendakariordeak adierazi duenez, etorkizuneko legeak "eragile sozialen parte-hartze faltaren ondorioak" arautuko ditu, "derrigor" parte har dezaten.