CDC eta ERC ez dira elkarrekin aurkeztuko hauteskunde orokorretan
CDC eta ERC ez dira elkarrekin aurkeztuko abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan, baina "ekintza bateratua" sustatuko dute Kongresuan eta Senatuan independentziaren alde. Gainera, Junts Pel Sirekin eta Kataluniako Gobernuarekin koordinatuta jardungo dute.
Bartzelonako Sant Pau Ospitaleko lorategian Josep Rull CDCren koordinatzaile nagusiak eta Marta Rovira ERCren idazkari nagusiak egindako agerraldian azaldu dutenez, independentisten eremua "ahal den guztia handitzeko" eta independentziaren aldeko boto gehiago lortzeko hartu dute erabakia, irailaren 27ko bozetan jaso zuten mandatua Madrilen aldarrikatzeko, alegia.
Hala, hauteskunde programan "puntu komuna" eramango dute, datozen egunetan zehaztuko duten adierazpen bat. Gainera, ez dute jakinarazi nortzuk izango diren zerrendaburuak, eta alderdien kongresuen erabakien esku utzi dute.
u utzi dute.Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"