Sabotajea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Derion erre zituzten autobusak ordezkatzeak 2,4 milioi euro balioko du

Kopuru horretatik, aseguru-etxeek milioi bat baino ez dute ordainduko.
18:00 - 20:00
Sabotaje batek zortzi autobus kiskali ditu Derion

Bizkaiko Aldundiak zehaztu du 2,4 milioi euroko kostua izango duela Derion erre zituzten zortzi autobusak ordezkatzeak.

Erasoa azaroaren 1ean jazo zen, eta talde anonimo batek bere gain hartu zuen, EiTBra igorritako agiri batean. Ibon Iparragirre ETAko presoaren egoera (hilzorian dago) salatzeko egin zutela esan zuen.

Vicente Reyes Garraio diputatuak azaldu duenez, zazpi autobus "errauts eginda" geratu ziren, eta beste bat "segur aski ezingo da erabili".

Aldundiaren ustez, aseguru-etxeen partetik 972.000 euro jasoko dituzte. Nolanahi ere, gertatutakoa "ekintza terrorista"tzat joko dutenez, Aseguru Partzuergoak ordainduko du dena.

Zigor Isuskiza EH Bilduko batzarkideak kritikatu du sabotajea ez dela "lagungarria" bake-prozesuan, eta "bakearen aldeko konpromisoa" berretsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X