Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Ezker abertzalea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ATA: 'Herri batek borrokatzeko duen eskubidea ari gara defendatzen'

ATAk "ezker abertzale ofizialetik at" kokatu dela aitortu du, agiri batean.
ATAk Bilbon deitutako manifestazio bat. EiTB
ATAk Bilbon deitutako manifestazio bat. EiTB

Ezker abertzalearen ildo ofizialarekin ados ez dagoen sektore kritikoak, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, ukatu egin ditu atzo Parisen kondenatu zituzten ETAko presoen akusazioak. Hain zuzen ere, ezker abertzalea eta EPPK, ETAko eta ezker abertzaleko presoak biltzen dituen kolektiboa, "apurtzeko" saiakerak sumatu dituztela ohartarazi zuten kondenatuek, Gara eta Berria egunkariei igorritako agiri batean.

Adierazpen horretan, ETAko kideek ez zuten izenik aipatu, baina euren hitzek iradokitzen zuten ezker abertzaleko sektore kritikoaz ari zirela. Hori horrela, ATA (Amnistia Ta Askatasuna izenarekin ere ezagutzen da aipatu mugimendu hori) "aipatuta sentitu da", eta "etsaia nor den ez bereiztea" leporatu dio ezker abertzaleari.

ATAk "telebista ikusten geratu izana" egotzi die ezker abertzaleko militanteei, eta "herri honen borroka" ez dela "ETArekin amaitzen" gaineratu du.

Parisen kondenatutako ETAko kideen esanetan, euretako batek EPPK uzteko "gonbita" jaso zuen sektore kritikoaren partetik.

Horren ildotik, ATAk ukatu egin du akusazioa, eta publiko egin du preso bati helarazi zion gutuna. Idatzi horretan, gogor mintzatu zen: "Ezker abertzalean existitzen ziren antolakunde guztiei […] eman genien gure intentzioaren berri, EPPK eta EIPK barne. Batzuen partez ez genuen erantzunik jaso, eta beste batzuen partez mehatxuak jaso genituen; hain zuzen ere, ezker abertzalean estatu kolpe bat eman zutenen partez".

Gutun horretan bertan, "ezker abertzale ofizialetik at" kokatu dela aitortu zuen ATAk, eta "borroka"ren alde agertu zen: "Amnistia defendatzen dugunean, herri batek bere burua defendatzeko eta borrokatzeko duen eskubidea ari gara defendatzen. (…) Amnistia defendatzea etorkizuneko belaunaldientzat borrokaren aukera zabalik mantentzea da".

ATAk zenbait manifestazio antolatu ditu jada, ETAko presoen amnistia aldarrikatzeko. Ezker abertzaleak, baina, ez ditu babestu, EPPK-k legedia betetzea onartu baitu.

a onartu baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X