Komisario europarrekin bilerak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Altzairu sektorea suspertzeko neurriak eskatu ditu Urkulluk Bruselan

Lehendakariak batzarra egin du Miguel Arias Cañete komisarioarekin, eta Jaurlaritzaren "kezka" helarazi dio euskal altzairugintza sektoreak eta Arcelor Mittal enpresak bizi duten egoera tarteko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lehendakariak altzairua suspertzeko neurriak eskatu ditu Europan

Iñigo Urkullu lehendakariak "kezka" agertu dio Miguel Arias Cañete Energia komisarioari, altzairuaren euskal sektorearen eta Arcelor Mittal enpresaren krisia dela eta.

Agintariek bilera egin dute gaur Bruselan, eta, bertan, lehendakariak krisian esku hartzeko eskatu dio Cañeteri, Europar Batasunak sektorea suspertzeko plan bat onar dezan.

Horren ildotik, "dumpingaren aurkako plan bat" abiatzea aldarrikatu du Urkulluk. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, "azken zortzi hilabeteetan Europako siderurgiak % 20 murriztu du ekoizpena, eta Txinak bikoiztu egin ditu inportazioak".

Trenbide korridore atlantikoa

Bestalde, euskal agintaria Violeta Bulc Garraio komisarioarekin ere bildu da, Alain Rousset Akitaniako presidentearekin batera, eta trenbide-korridore atlantikoa "lehentasunezkoa" dela adierazi diote, "Euskadi-Akitania euroeskualdearen barneko lankidetza areagotzeko ez ezik, lehia-abantaila lortzeko ere".

Urkulluk esan duenez, bilera positiboa izan da, eta komisarioak "harrera ona egin dio Euskadik adierazitako apustuari".

Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera Bruselan izan dira Arantza Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak, Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaria eta Marta Marin Euskal Autonomia Erkidegoak Europar Batasunean duen ordezkaria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko

Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X