Sara Buesak ez du 'eragozpenik' presoak Euskal Herrira hurbiltzeko
Euskal presoek zigorrak “etxetik gertu” betetzeko “batere eragozpenik” ez duela azaldu du gaur Sara Buesak, Fernando Buesa PSE-EEko buruzagiaren alabak. ETAk Buesa 2000. urtean hil zuen. Bestalde, presoen “birgizarteratzeko” eskubidea defendatu du politikariaren alabak.
Buruzagi sozialista eta haren bizkartzaina, Jorge Diez, gogorarazteko Fernando Buesa Fundazioaren urteroko zeremonian hitza hartu du Sara Buesak. ETAk otsailaren 22an hil zituen, Gasteizen.
Sara Buesa fundazioko presidenteordearen hitzetan, nahiz eta ETAk indarkeria duela lau urte baino gehiago utzi, “etenaldi” batean murgilduta jarraitzen du bake prozesuak. Arabako PSEko buruzagiaren alabak azaldu duenez, “elkarbizitza eraikitzeko gai garrantzitsuak” oraindik ez dituzte jorratu.
Aitaren eta Jorge Diezen hilketak “ez ziren heroikoak, ezta aberkoiak izan”, Buesak salatu duenez. “Hiltzea, hiltzea da soilik, pertsona bati, aita bati, senar bati, lagun bati… bizitza kendu; atsekabea alferrik eragin, besterik ez”, azpimarratu du.
“Hilketa hura egitasmo totalitario eta baztertzaile bat inposatzeko egin zuten”, erantsi du. Horregatik, memoria gertatutakoa “ez ahazteko funtsezkoa” dela ohartarazi du. “Herri honetan gertatutakoa gogoraraztea biktimen eskubidea da eta, gainera, indarkeria eta terrorismo etorkizun berri bat saihesteko tresnarik onena da”, nabarmendu du.
Birgizarteratzea eta sakanabaketa
Bestalde, birgizarteratzeko eskubidea aldarrikatu du Sara Buesak. “Pertsonetan, aldaketa prozesuetan eta bigarren aukeretan sinesten dut”, adierazi du. Aita hil zuten terroristak “gorrotatzen” ez dituela ziurtatu du biktimak.
Euskal presoei aplikatzen zaien sakabanaketa politikari dagokionez, justizia egin dela eta aitaren hiltzaileak zigorrak betetzen ari direla jakiteak ematen duen “lasaitasunarekin”, zigorrak “etxetik hurbil” betetzeko “batere eragozpenik” ez duela azaldu du Sara Buesak.
Azkenik, damutu diren presoen “ausardia” goraipatu du buruzagi sozialistaren alabak. “Ondorio tragikoak eta konponezinak izan dituen hanka-sartze ikaragarria” egin zutela “onartzeko gai izan dira”, esan du. Hori “pedagogia soziala egiteko oso baliagarria” dela azpimarratu du.
Albiste gehiago politika
EH Bilduk eta Mes per Mallorcak bi alderdien arteko lankidetza indartuko dute
Bi alderdiak Bilbon bildu dira asteazken honetan. Besteak beste, Estatuko eta nazioarteko egungo egoera aztertu dute.
Larrialdi linguistikoan gaudela berretsi du Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Idurre Eskisabelek
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean, normalizazioa “egintzat” emateak hizkuntzaren erabilera indargabetu egin duela adierazi du Idurre Eskisabelek. "Jauzi kualitatiboa emateko garaia da", gaineratu du Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak.
PSNk migratzaileei buruz esandakoak zuzentzeko eskatu dio Valtierrako alkateari
Sozialistek kritikatu dute Manuel Resa Valtierrako alkatearen adierazpenak "onartezinak eta diskriminatzaileak" direla, eta UPNri galdetu diote bere hitzak babesten dituen.
Nafarroak laguntza eta salbuespen fiskalak onartu ditu, udaberriko euri-jasek eragindako kalteak onbideratzeko
Foru Gobernuak martxan jarritako neurri-sortak martxo eta maiatzeko ekaitzek kaltetutako Nafarroako bederatzi herrietako partikular eta entitateei laguntzea du helburu.
Ostegunean ekingo dio kurtso-politiko berriari Jaurlaritzak, egonkortasuna, akordioak eta ongizatea lehentasun dituela
Sailburuak 10:00etan bilduko dira Donostiako Miramar Jauregian, denboraldiko lehen bilera egiteko. Besteak beste, AEBtako arantzelek, transferentziek edota etxebizitza-politikek hartuko dute protagonismoa datozen hilabeteetan.
Telladok tranpantojotzat du EAJ, eta esan du Sanchezen “beste bazkide bat besterik ez” dela
Donostian egindako ekitaldi batean, Alderdi Popularraren idazkari nagusiak adierazi du Sanchezek “berdintasunari, zuzenbide-estatuari eta espainiarren poltsikoei egindako eraso guztiak EAJk lagunduta" etorri direla.
PPk gobernatutako autonomia erkidegoek suaren aurkako baliabide "sinestezinak" eskatu izana leporatu dio Roblesek Feijoori
Gogoratu du, halaber, UME aktibatzea eskatzeko eskumena beraiei dagokiela: "Armadak ez du ofizioz jarduten".
Espainiako Gobernuak hondamendi eremu izendatu ditu 16 erkidego, ekainaz geroztik izandako sute eta uholdeengatik
Neurri hori ekainaren 23tik abuztuaren 25era bitartean aldaketa klimatikoarekin lotutako hondamendiren bat izan duten autonomia-erkidego guztietan aplikatuko da; alegia, denetan Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik.
Espainiako Gobernuak "larrialdiak kaltetutako eremuak" izendatu eta laguntzak iragarriko ditu gaur, suteak direla eta
Pedro Sanchezek Ministroen Kontseiluan onartuko du neurria, eta klima-aldaketari buruzko ministerioen arteko batzorde bat sortuko du, krisiari behar bezala heltzeko.
Hitzordu bikoitza gaur Kongresuan eta Senatuan, suteen erantzukizunak argitzeko helburuarekin
Suak kalteak eragin dituen eremuetara bideratzeko laguntzak onartzeko asmoa du gaur Espainiako Gobernuak, Ministroen Kontseiluan. Halaber, Kongresuko Diputazio Iraunkorrean PPk eskatutako agerraldiei buruz eztabaidatuko dute.