Poliziaren biktimek eurak aitortzeko bidea ez ixtea eskatu dute
Nafarroan Poliziaren indarkeria jasan duten pertsonek agerraldia egin dute, euren aitortza eta erreparazioa ez gelditzeko deia luzatzeko.
Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean Nafarroako Parlamentuak eskuin muturreko taldeen eta Estatuko funtzionarioen biktimei buruzko legearen aurka. Konstituzionalak errekurtsoa onartuta, eurak ere biktimatzat aitortzeko prozesua arriskuan dagoela ohartarazi dute biktimek.
Espainiako Gobernuak helegitean dio Nafarroako legeak errugabetasun printzipioa eta Konstituzioaren beste zenbati printzipio urratzen dituela.
Nafarroako biktimen legeak, berriz, funtzionario publikoen edo eskuin muturreko taldeen indarkeria pairatu duten pertsonak aintzat hartzea, biktimatzat jotzea eta, beraz, biktimei dagozkien eskubideak aitortzea eta kalte-ordainak ematea bilatzen du.
Foru araudiak 1950etik gaur arte izan diren indarkeria eta abusu gertakariak hartzen ditu kontuan.
Aitziber Berruetak (Angel Berruetaren alaba) eta Idoia Zabalzak (Mikel Zabalzaren arreba) agerraldia egin dute Iruñean, Nafarroako Gobernu berriaren borondate politikoa “errealitate” bihurtzeko itxaropena agertzeko, “egia, justizia eta erreparazioa oinarri izango dituen aro berriari hasiera emanda”.
“Nafarroako Parlamentuak motibazio politikoko indarkeriaren biktimak aintzat hartzeko legea onartzea guretzako lehendabiziko errekonozimendu instituzionala da”, azaldu du Berruetak. “Justizia egiteko aukera ematen du eta, nolabait, egindako kaltea ordaintzeko modua ere bada”, erantsi du.
Hala ere, Konstituzionalak Espainiako Gobernuaren helegitea tramitera onartuta, “gure itxaropen guztiak ezerezean gelditzeko arriskua ikusten dugu eta ez dugu horrelakorik gertatzerik nahi”, esan du.
nahi”, esan du. nahi”, esan du.Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri